19/2007 gomendioa, abuztuaren 23koa
Donostiako Udalari gomendatzen zaio udal titulartasunekoa izan daitekeen lur eremu baten inguruan ikerketa egiteko eskaerari erantzun diezaiola.
Donostiako Udalari gomendatzen zaio udal titulartasunekoa izan daitekeen lur eremu baten inguruan ikerketa egiteko eskaerari erantzun diezaiola.
Zeanuriko Udalari gomendatzen zaio jarrai dezala bertako auzo batean ganaduaren estabulazio jarduera legeztatzeko espedientea izapidetzen.
Donostiako Udalari gomendatzen zaio lur eremu baten segurtasun baldintzak egiaztatzeko administrazio espedientea izapidetu dezala.
Zornotzako Udalari gomendatzen zaio udalerriko auzokide batzuek salatu dituzten jarduera eztabaidagarriak legeztatzeko espedientea has dezala.
erakunde honek bukatutzat jo du bere jarduera Donostiako Aieteko jauregian eta lorategietan aurreikusitako hirigintzako esku-hartzeen gainean.
erakunde honek amaitutzat jo du bere jarduera Zornotzako Zelaieta parkea berriro urbanizatu eta bertan lurpeko aparkalekua egiteko jardunaren gainean.
Lekeitioko Udalari gomendatu zaio lurzoru urbanizaezinean dagoen eraikin bat berritzeko emandako hirigintza-lizentzia berrikus dezan.
Debako Udalari gomendatzen zaio Udalak babestutako etxebizitzen hurrengo sustapenean kexa egin duen familiari etxe berria eman diezaiola.
Arartekoak bukatu du bere jarduera Getxoko Udalak bere jabetzako hainbat lur-zati mugatzeko bideratu duen espedientearen gainean.
Bilboko Udalari gomendatu zaio baliorik gabe utz dezala telefono mintzalekuak jartzeko debekua. Debeku hori Bilbo Zaharra eremua bereoneratu eta barnetik eraldatzeko Plan berezian eta Uri Zaharraren b