Arartekoaren ebazpena, 2009ko abenduaren 23koa
bukatu da ofizioz hasitako jarduna, gure autonomia erkidegoan izapidetzen diren hirigintzako planek duten ingurumeneko ebaluazioaren beharrari buruzkoa.
bukatu da ofizioz hasitako jarduna, gure autonomia erkidegoan izapidetzen diren hirigintzako planek duten ingurumeneko ebaluazioaren beharrari buruzkoa.
Bergarako Udalari gomendatzen zaio urbanizagarria ez den lurrean txabola eraikitzeari dagokion espedientea behar bezala tramitatzeko eta txakurtegi erabilerak behin betiko eragozteko.
Donostiako Udalari gomendatzen zaio kirol ekipamenduetan esku har dezala, zentzuzko denbora tartean, udalerriko kirol instalazio guztiek banakako dutxak eta aldagelak izan ditzaten.
Bermeoko Udalari gomendatzen zaio baliogabe dezala hirigintza araudia urratzeagatik ezarritako zigor bat.
Belauntzako Udalari gomendatzen zaio berariaz erantzun diezaiela egindako eskaerei.
Sondikako Udalari gomendatzen zaio udalerriko auzokide batzuek salatu dituzten jarduera eztabaidagarriak legeztatzeko espedientearekin jarrai dezala