Arartekoaren 2018R-1686-15 Ebazpena, 2018ko azaroaren 12koa.
Donostiako Udalari gomendatzen zaio neurri egokiak har ditzala, luze gabe, kexan salatutako trafikoko araudiaren urraketa zuzentzeko.
Donostiako Udalari gomendatzen zaio neurri egokiak har ditzala, luze gabe, kexan salatutako trafikoko araudiaren urraketa zuzentzeko.
Gasteizko Udalari gomendatzen zaio berrikus ditzala ibilgailu bat kentzeko egintza eta ibilgailua kentzea ekarri zuen udaltzain baten salaketaren ondorioz egindako zehapen-jarduerak.
Desgaituentzako aparkatze-txartelaren titularrek eskubidea dute aparkamendu mugatuko guneetan (TAO) aparkatzeko, txartelari buruzko araudiak ezartzen dituen baldintzetan.
Oñatiko Udalari gomendatzen zaio udalerriko hiri barruko bide batean oinezkoen segurtasuna bermatzeko.
Hezkuntza Sailari iradokitzen zaio, komeni dela anai-arreba bikiak eskolatzeko kasuetan familien nahia kontuan hartzea.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio kexan salatzen den trafiko-araudia ez betetzearekin lotutako egoera egiaztatzeko eta, hala badagokio, neurri egokiak har ditzan egoera hori konpontze aldera.
Deustuko Erriberan (Bilbo) herritar segurtasun faltari dagokion 389/2017/QC kexaespedientean egindako jarduna amaitu da
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari gomendatzen zaio neurriak hartzea, herritarrei gure erkidegoko hizkuntza ofizialetan arreta bermatzeko.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari iradoki diogu ezgaitasunen bat duten pertsonen sustapenaren inguruko ikuspegia aintzat har dezan, egiten dituen hezkuntza zerbitzuei esleitutako prezio publikoak
Hezkuntza Sailari gomendatzen zaio berriz azter dezala berandu edo epez kanpo egindako adingabe baten eskolatze-eskaerari emandako tratamendua.