Arartekoaren 2018R-402-17 Ebazpena, 2018ko azaroaren 8koa
Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari iradoki zaio bere isiltasun jarrera amaitu dezala eta administrazio errekurtsoa berariaz ebatzi dezala.
Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari iradoki zaio bere isiltasun jarrera amaitu dezala eta administrazio errekurtsoa berariaz ebatzi dezala.
Balmasedako Udalari gomendatzen zaio berrikus dezala pertsona bat biztanleen erroldatik ofizioz bajan emateari buruzko espedientea.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eta Bilboko Udalari gomendatzen zaie neurriak har ditzatela eskolak kirol entrenamenduetarako eta eskolaz kanpoko ordutegian erabiltzearen inguruan.
Bilboko Udalari gomendatzen zaio hainbat neurri -hertsatzaileak eta zigortzaileak barne- har ditzan, Plaza Barrian terrazak jartzeko orduan espazio publikoei buruzko ordenantza betetze aldera.
Bermeoko Udalari gomendatzen zaio San Martin azokan espazio publikoa okupatzeko baimenaren arauketa berrikusi eta legezkotasunera egokitu dezan.
Bertan, Gasteizko Udalari, dagokion instalazioetan praktikatzen den eskolako kirola beti hezkuntza-parametroen pean burutu dadila aholkatzen zaio.
Pauleko Administrazio Batzarrari gomendatzen zaio auzolanen ordenantzarenedukia berrikusteko eta hori behar bezala izapidetzeko.
Donostiako Alde Zaharreko lokal eta ostalaritza establezimenduen fatxadan toldoak, errotuluak, plakak eta gainerako instalazioak jartzea arautzen duen hirigintzako araudia betetzeari buruzkoa da.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailari gomendatzen zaio funtzionario baten behin-behineko atxikipena berrikusteko.
Ondarroako Udalari gomendatzen zaio legezkotasunera egokitzeko terraza bat baimentzeko baldintzak eta, egokia izatekotan, dagozkion zehapen-espedienteak bideratzeko.