YouTubetwitterrss
 
 
 

www.ararteko.eus
107zk. / Ekaina 2023

 
 

 

 

 
separador de noticias

“Legeen geroa-El Futuro de las leyes” mintegia

Eusko Legebiltzarrak eta Arartekoak mintegi bat antolatu dute elkarrekin. 2023ko ekainaren 12an eta 13an egingo da euskal Ganberan. Bi erakundeek hausnarketa-gune bat prestatu dute egindako ibilbidea aztertzeko eta nazioarteko eremuan ere tresna batzuk partekatzeko. Izan ere, herriaren defentsa-erakundeak tresna horiek eskuratzen aritu dira, herritarren eskubideak defendatzeko helburua betetzen jarraitu ahal izateko.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 
separador de noticias

Arartekoak ikastaro bat antolatu du etxebizitza izateko eskubideaz eta hori bizitegi-bazterketa larriko egoera batzuetara proiektatzeaz

EHUren uda ikastaroen XLII. edizioan, Arartekoak honako izenburuko ikastaroa antolatu du uztailaren 6rako eta 7rako, Donostiako Miramar jauregian: “Etxebizitza izateko eskubidea eta hori bizitegi-bazterketa larriko edo bizitegi-prekarietateko egoera batzuetara proiektatzea. Botere publikoen esku-hartzea Euskal Autonomia Erkidegoan”.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 
separador de noticias

Arartekoak Hezkuntza Sailari gomendatu dio berreskura dadila hautaketa-prozesuetako probak egiten diren bitartean bularra emateko erabiltzen den denbora, probaren amaiera-ordua luzatuz

Sail horrek berretsi zuen hautaketa-prozesu hartan, egiaz, ez zela baimendu edoskitzen emandako denbora berreskuratzea. Emandako erantzunetik ondorioztatzen denez, arrazoiak antolaketazkoak besterik ez dira. Hala ere, Arartekoaren iritziz, antolaketa-arazo horiek ezin dute baldintzatu eragindako pertsonek aitortu zaizkien ahalmenak eta eskubideak gauza ditzaten bermatzea.

 

EBAZPENA

 

 

 
separador de noticias

Lanbidek kontuan hartu du Arartekoaren gomendioa, eta berriz aztertuko du aldi batean mantenu-pentsioa osorik ordaindu ezin izan zuen herritar bati DSBEa eteteko erabakia

Kexagilea bigarren aldiz ezkonduta zegoen eta 2 seme-alaba adingabe zituen oraingo bikotearekin. Lehenbiziko ezkontzatik beste 5 seme-alaba zituen, zeinak bere bikote ohiarekin bizi ziren. Iraupen luzeko osasun mentaleko arazoengatik, medikuaren baja hartu zuen. Horregatik, gutxituz joan ziren bizikidetza-unitatearen laneko diru-sarrerak eta aldi batean ezin izan zuen mantenu-pentsioa osorik ordaintzen jarraitu.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

 

 
separador de noticias

Arartekoak Energiaren Euskal Erakundeari gomendatu dio ezezta dezala 2021eko Ibilgailuen Renove Planean ibilgailu bat erosteko laguntza-eskaera baten ukapena

Pertsona batek Arartekora jo zuen, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) ukatu egin baitzion 2021eko Ibilgailuen Renove Planean ibilgailu bat erosteko laguntza-eskaera. Adierazi zuenez, laguntza hori 2021ean eskatu zuen eta EEEk bi hilabete geroago ukatu zion, bere ustez, eskatzaileak ez zituelako egunean bere zerga-betebeharrak.

 

EBAZPENA