Airetiko sistema / Aireportuen txostenak

2. Bilboko aireportua

Bilboko aireportua hiriburu biz­kaitarretik 12 km-ra dago, Loiuko udal mugartean.

Az­ken urteetan, azpiegiturak haz­kunde iraunkorra jasan du bidaiarien trafikoan. 2009. urtean, 3.654.951 bidaiari igaro zen instalazioetatik eta 54.146 hegaldi antolatu zen.

Bilboko aireportua

Fuente: aena.es

Azpiegituraren arduradunek 800-900 aldiz eman behar diete lagun­tza hilero mugikortasun urriko per­tsonei. 2009. urtean, 17.097 aldiz izan zen. 2010. urtean (gaur arte), 4.140 dira. Ai­tzitik, ez dituzte bilerak eduki­tzen aldiz­ka ezgaitasunaren elkarteekin.

Aireportuaren eraginkortasuna hobe­tze aldera eta terminalaren eraikina irisgarritasuna susta­tzeko araudira egoki­tze aldera, jarduera zeha­tzak gara­tzen ari dira eta horiek instalazioen fun­tzionaltasuna hobetuko dute. Horien artean, hurrengoak dira azpimarragarri:

      – Komunen egoki­tzapena terminalean (tokia areago­tzea).

      – Arrapalen eta igogailuen egoki­tzapena.

      – Igogailu eta arrapala mekaniko berriak instala­tzea iri­tsieren zonaldean.

      – Informazio mahaietan eta AENAk mugikortasun urriko per­tsonei lagun­tza emateko dituen puntuetan, indukzio magnetikoko begiztak jar­tzea, “T Moduko” audiofonoekin erabili ahal izateko.

Jarduera mul­tzo honen­tzat zenbate­tsi den gauza­tze epea 6 hilabetetik 9 hilabetera bitartekoa da.

2.1. Kanpoko irisgarritasuna

Loiuko aireportuak bere mailako aerodromo bati eska dakiokeen garraio publikoko eskain­tza du. Taxi zerbi­tzuez gain, terminala komunikaturik dago bai hiriburu biz­kaitarrarekin, bai gipuz­koarrarekin, errepidetiko hiri arteko garraio zerbi­tzuen bitartez. Probin­tziako linea (Loiu-Bilbo) 20 minuturo irteten da, eta, aldiz, probin­tzien artekoa (Loiu-Donostia) 60 minuturo irteten diren zerbi­tzuekin ematen da. Ibilgailuak, hasiera batean, ekipaturik daude arrapala eta plataformekin, modu horretara mugikortasun urriko per­tsonen sarbidea erraztu ahal izateko.

Ibilgailuak aparka­tzeko zonek parametro arau­tzaileetan bildutako erreserbak bete­tzen dituzte (plaza 1 mugikortasun urriko per­tsonen­tzat 40 plaza bakoi­tzeko, edo horri dagokion zatikia). Berariaz­ko bi eremu dago: nagusia, 2.908 plazarekin eta 58 mugikortasun urriko per­tsonen­tzat, eta bigarren mailakoa, 672 plazarekin eta 17 mugikortasun urriko per­tsonen­tzat (%2,5). Hala eta guztiz ere, aireportuko langileei zuzendutako aparkalekuak ez du berariaz­ko erreserbarik mugikortasun urriko per­tsonen­tzat.

Ibilgailuak aparka­tzeko tokietatik dagoen oinez­ko ibilbidea fun­tzionala da, nahiz eta ez duen terminalaren eraikineran­tz bidera­tzeko ukimen elementurik –zerrendak–.

2.2. Barruko irisgarritasuna

Atondoa eta bidaiariak egoteko eremuak (irteerak eta iri­tsierak) oztopoetatik libre daude joan-etorriak egiteko. Hala eta guztiz ere, toki horietatik batean ere ez dago ukimenez gida­tzeko zerrendarik, horien bitartez ikusmen urrituak puntu interesgarrietara bidera­tzeko.

Terminalak megafonia zerbi­tzua eta informazio teleadierazgailuak ditu.

Atondoa eta erakusmahaiak

Fuente: aena.es

 

Azpimarratu beharreko beste alderdi ba­tzuk hauek dira:

      – Informazio eta fakturazio mahaiak ez daude egokituta. Ez dago garaiera baxuagoan egokituriko tarterik.

      – Ez dago goi-erliebeko ukimen botoirik igogailuetan, Braille sistema eta egun instalaturik dagoen megafonia osa­tzeko.

      – Eserlekuak ez daude egokituta eta mugikortasun urriko per­tsonen­tzat gordetako berariaz­ko eserleku erreserba (mul­tzoa) ere ez dago bidaiariak eta haiekin doazenak egoteko zona ezberdinetan. Euskarri iskiatiko osagarririk ere ez dago.

      – Terminaleko atondoan komun egokituak daude eta baita bidaiariak on­tzira­tzeko eta hartatik irteteko eremuetan ere.

3. Donostiako aireportua

Donostiako aireportua Hondarribian koka­tzen da, Donostiatik 22 km-ra. Fun­tsean, Estatu mailako trafiko erregularrari zerbi­tzua ematen dio, eta baita nazioartekoari ere. 2009. urtean, 314.262 bidaiari izatera iri­tsi zen.

Donostiako Aireportua

Iturria: aena.es.

 

Gaur egun, Madril eta Bar­tzelona destino­tzat duten hegaldiak egiten dira bertan. Aireportuaren kudea­tzaileak, erakundeetako arduradunekin batera, saia­tzen ari dira aspalditik hona destino eskain­tza areago­tzen, airetiko eragile berriak iristearen bitartez.

Azpiegitura gipuz­koarraren arduradunek bilerak egiten dituzte aldiz­ka ELKARTUrekin –Ezgaitasun Fisikoa duten Per­tsonen Gipuz­koako Federazio Koordina­tzailea–, eta horiei esker mugikortasun urriko per­tsonei eskainitako lagun­tza eta zerbi­tzuan, airetiko garraioan mugikortasun urriko per­tsonei lagun­tza emateari buruz­ko erregelamendu europarra aplika­tzearen ondotik, sortutako arazo zerrenda berrazter­tzeko aukera dute.

3.1. Kanpoko irisgarritasuna

Aireportuko beste azpiegitura ba­tzuetan gerta­tzen den moduan, hiriburutik urrun koka­tzeak eragin egiten du hartara iristeko bitarteko motorizatuak erabili behar izatea.

Gaur egun, terminalera zuzenean iri­tsi daiteke ibilgailu partikularraren bitartez eta taxi zerbi­tzuaren bitartez. Autobusen linea erregularrak geraleku bat zuen terminalaren eraikinaren alboan, baina jada ez da azpiegiturara sar­tzen.

Geralekua kanpoaldera atera da, espaloirik gabeko ingurune batera, ibilgailuen trafiko biziko gal­tzada batera, ingurumarietan semaforoz araututako oinez­koen­tzako pasabiderik gabeko batera. Inguruabar hori arrisku larria da instalazioetatik autobusez irteten diren edo hartara autobusez iristen diren aireportuaren erabil­tzaile guztien­tzat, are gehiago erabil­tzaile horiek ezgaitasunen bat badute edo mugikortasuna urriturik badute.

Autobus geralekua instalazioen kanpoaldean

Trafiko biziko eta igarobide babesturik gabeko ingurunea

 

Autobus geltokitik ibilgailuen aparkalekuraino doan oinez­ko ibilbidea ibilgarria da, baina ez du gida­tzeko elementurik –bidera­tzeko zerrendak– ikusmen urrituen­tzat.

Aparkalekutik mugikortasun urriko per­tsonen­tzako topalekuraino, terminalaren sarreran koka­tzen dena, ibilbideak zailtasunak ageri ditu, ibietan oztopo-zutoinak daudelako eta zoladurak irregulartasunak ageri dituelako. Aurretiko tartean bezala, hemen ere ez dago ukimen zerrendarik ikusmen urritua behar bezala bidera­tzeko.

Oinez­ko ibilbidea geralekutik aparkalekura

Oztopoak oinez­koen­tzako ibietan

 

Orain dela gu­txi terminaleko aparkalekua zabal­tzeko lanak egin dira. Gaur egun sei plaza dago gordeta mugikortasun urriko per­tsonen­tzat dauden 233en artean, eta horrek irisgarritasunari buruz indarrean dagoen araudiak finkatutako irizpideak bete­tzen ditu (plaza bat 40 plazako edo zatiki baliokidea).

3.2. Barruko irisgarritasuna

Atondoa eta bidaiariak eta haiekin doazenak egoteko eremuak oztopoetatik libre daude joan-etorriak egiteko. Hegaz­kinetik jaisten denetik terminalaren eraikinera sar­tzen den arte dagoen oinez­ko ibilbidea egiteko modukoa da eta oztopoetatik libre dago. Ez ibilbide honek, ez barruko atondoak, ez du ukimen-zerrendarik ikusmen urrituak orienta­tzeko puntu interesgarrietaran­tz.

Terminalak megafonia zerbi­tzua eta informazio teleadierazgailuak ditu, eta horiek hegaldien irteera eta iri­tsiera iragar­tzen dute, gerta daitekeen beste edozein inguruabarren berri ematearekin batera.

Azpimarratu beharreko beste alderdi ba­tzuk hauek dira:

      – Informaziorako mahaia egokituta dago, baina fakturaziokoak ez.

      – Al­tzariak ez daude egokiturik. Mugikortasun urriko per­tsonen­tzat gordetako berariaz­ko erreserbarik ez du, ezta euskarri iskiatiko osagarririk ere, bidaiariak eta haiekin batera doazenak egoteko eremu ezberdinetan.

      – Terminalean eta irteeren eremuan komun egokituak daude.

Barruko atondoa. Erakusmahaia eta topalekua mugikortasun urriko per­tsonen­tzat

4. Gasteizko aireportua

Vitoria-Gasteiz­ko aireportua hiritik zor­tzi kilometrora koka­tzen da, Forondako alkate-auzoan. Azpimarragarria da salgaien trafikoan garran­tzi­tsua izateagatik. 2009. urtean, 39.933 bidaiarik erabili zituen instalazio horiek, 9.489 hegaldi egin zen eta 27.388 tona karga mugitu zen.

Gaur egun, bidaiarien­tzako zerbi­tzu eskain­tza Madrilekin lo­tzen duen eguneroko zerbi­tzu bakar batean zehazten da. Hala eta guztiz ere, aireon­tziak har­tzeko ohiko azpiegitura izaten da, klima inguruabar kaskarrengatik beste instalazio ba­tzuetan lur har­tzea posible ez denean.

Vitoria-Gasteiz­ko Aireportua

 

Vitoria-Gasteiz­ko aireportuan, interes orokorreko sareko gainerako aireportuen kasuan bezala, arau­tzaileak dira AENAk eta Hegaz­kineria Zibilak finkatutako prin­tzipio gidariak mugikortasun urriko per­tsonei eman beharreko berariaz­ko tratamenduari dagokionez.

Mugikortasun urriko per­tsonek egindako lagun­tza eskaeren batez bestekoa 6-8 ingurukoa da hilero. Azpimarra­tzekoa da instalazio gasteiztarreko arduradunek bilerak dituztela aldiz­ka EDEKArekin (CERMIren –Ezgaitasunen bat duten per­tsonen ordez­karien ba­tzorde espainiarra– ordez­kari­tza autonomikoa), emandako zerbi­tzuetan sortu ahal izan diren arazoak azter­tze aldera.

Aireportuak irisgarritasuneko plan par­tziala du, eta haren jarduera programa gauza­tzen ari da eskura dagoen aurrekontuari jarraiki.

4.1. Kanpoko irisgarritasuna

Aireportura sar­tzeko, beharrez­koa da norberaren ibilgailuan edo taxian iristea, izan ere, gaur egun ez dago hiriburua eta azpiegitura komunika­tzeko berariaz­ko autobus zerbi­tzurik. Taxi zerbi­tzuak eskaeraren araberakoak dira, izan ere, horiek ere ez dute berariaz­ko geralekurik instalazioetan.

Orain dela gu­txi, ibilgailuak aparka­tzeko eremuaren berrizta­tzea amaitu da, eta bertan mugikortasun urriko per­tsonek aparka­tzeko kasuan kasuko erreserbak jarri dira (6 plaza), hain zuzen ere irisgarritasunaren araudi autonomikoak finka­tzen dituen irizpideei jarraiki. Az­ken hori estatu mailakoa baino her­tsa­tzaileagoa da.

Aparka­tzeko eremutik terminaleko atondoraino doan oinez­ko ibilbidea irisgarria da. Ez dago oztoporik ibilbidean, eta oinez­ko igarobideak behar bezala beheratuta daude. Ate automatikoek, gainera, barrualderanz­ko igaro­tze segurua errazten dute.

Aparkaleku erreserbak mugikortasun urriko per­tsonen­tzat.

Terminalera sar­tzeko oinez­ko ibilbidea.

 

Mugarriak daude –berariaz­ko lagun­tza eska­tzen duen mugikortasun urriko bidaiariarekin topa­tzeko lekua– terminalaren kanpoaldean eta barruko atondoan. Aireportu guneko eraikinaren alboko espaloiak duen zoladura osorik berriztatuko da gu­txi barru.

Mugikortasun urriko per­tsonarekin topa­tzeko mugarria kanpoaldean.

4.2. Barruko irisgarritasuna

Terminaleko atondoa eta bidaiaria eta harekin batera doazenak egoteko tokia oztopoetatik libre daude joan-etorriak egiteko, eta mugikortasun urriko per­tsonen beharretara egokitutako zerbi­tzuak eta elementuak dituzte:

      – Informazio eta fakturazioko mahaiak.

      – Telefono publikoak / ku­txazain automatikoak.

      – Komun higienikoak terminalean eta irteera eremuan. Iri­tsiera eremuan ohiko komunak bakarrik daudela ikusi da.

      – Eserleku erreserba mugikortasun urriko per­tsonen­tzat (irteeren zonan bakarrik). Mugikortasun urriko per­tsonen­tzako eserleku mul­tzoa ez dago behar bezala egokituta. Euskarri iskiatiko osagarririk ere ez dago.

Barruko atondoko irudia.

Mugikortasun urriko per­tsonen­tzako gordetako eserlekuak.

 

Hegaz­kinetik jaisten denetik terminalaren eraikinera sar­tzen den arte dagoen oinez­ko ibilbidea ibilgarria da eta oztopoetatik libre dago. Ez ibilbide honek, ez barruko atondoak, ez du ukimen-zerrendarik ikusmen urrituak orienta­tzeko puntu interesgarrietaran­tz.

Terminalak megafonia zerbi­tzua eta informazio teleadierazgailuak ditu, eta horiek hegaldien irteera eta iri­tsiera iragar­tzen dute, gerta daitekeen beste edozein inguruabarren berri ematearekin batera. Gu­txi barru, indukzio magnetikoko begiztak[31] instalatuko dira informazio puntuan, en­tzumen urrituek informazioa eskuratu ahal izan dezaten beren audiofonoaren bitartez.



[31] T Modua.

 

5. Ibilgailuen irisgarritasuna

Bilboko aireportuan, gurpil aulkian doan mugikortasun urriko per­tsonaren on­tzira­tzea eta hartatik irtetea “finger” izeneko sistema baten bitartez edo “ambulift” ibilgailuaren bitartez egiten da kasuen % 92tan. Gainerakoetan, eskuz­ko gurpil aulkia erabil­tzen da mailak gaindi­tzeko plataformaren ordez, izan ere, hura ezin da erabili per­tsona egokitu zaion eserlekura eramateko maniobra egiteko behin hura kabinaren barruan dagoelarik.

Hondarribian jarduten duen hegaz­kin mota fuselaje baxukoa da, beraz, on­tzira­tzeko eta hartatik irteteko ohiko sistemak –igo­tzeko plataforma eta “finger” teleskopikoa– ezin dira erabili.

Aireportu gipuz­koarrean jarduten duen “handling” agenteak “ambulift” ibilgailu bat du gurpil aulkien erabil­tzaileak on­tzira­tzeko eta haietatik irteteko. Kasuan kasuko per­tsona toki batetik bestera leban mugi­tzen dela saihestea da helburua.

“Ambulift” ibilgailua Hondarribiko aireportuan.

 

Vitoria-Gasteiz­ko aireportuan, aireon­tzira sar­tzeak eta hartatik irteteak berezitasun bat du. Vitoria-Gasteizen jarduten duten hegaz­kinak fuselaje baxukoak dira, beraz, on­tzira­tzeko eta hartatik irteteko ohiko sistemak –“finger” eta igo­tzeko plataforma– ezin dira erabili. Egoera horren aurrean, beldar motako operatiboa duen mailak gaindi­tzeko makina erabil­tzen dute, eta horrek gurpil aulkia erabil­tzen duen per­tsona hegaz­kinera igo­tzea eta hartatik jaistea ahalbide­tzen du.

Mugikortasun urriko per­tsona on­tzira­tzeko edo hartatik irteteko makina.

Eskailerak gaindi­tzeko makina fun­tzionamenduan.

 

Komenigarria li­tzateke Vitoria-Gasteiz­ko aireportuko arduradunek gurpil aulkia erabil­tzen duen bidaiaria on­tzira­tzeko eta hartatik atera­tzeko beste sistema bat eskura­tzea. “Ambulift” ibilgailua aukera ona izan daiteke.

Mugikortasun urriko per­tsonek hegaz­kinen barruan egiten dituzten joan-etorrien baldin­tzei dagokienez, lehenik eta behin azpimarratu beharra dago, mugikortasun urriko per­tsonek airetiko garraioan dituzten eskubideei buruz­ko 1107/2006 Erregelamendu Europarrean xedatutakoari jarraiki, airetiko eragileak behartuta daudela hegaz­kinaren barruan lagun­tza ematera mugikortasun urriko per­tsonari esleitu zaion eserlekuraino, baina ezin diote per­tsona horri lagundu ez janariarekin, ez sendagaiekin, ez komunikazioarekin, ezta komunera eraman ere. Horretarako guztirako, mugikortasun urriko per­tsonak lagun­tzaile baten lagun­tza beharko du.

Hegaz­kinen barrualdeko irisgarritasun gabezia nagusiak hauek izaten dira:

      – Pasillo estuak. Joan-etorri zaila.

      – Egokitu gabeko komunak.

      – Segurtasun eta larrialdi sistemak altuegi.

      – Larrialdien aurrean jarduteko jarraibideak ikusmen urrituen­tzat irisgarriak ez diren formatuetan.

      – Mugikortasun urriko per­tsonen­tzat kabinan gorde beharreko berariaz­ko eserleku erreserba ez da bete­tzen.

6. Ondorioen laburpena

Airetiko garraioan ezgaitasunen bat duten per­tsonek edo mugikortasun urria duten per­tsonek dituzten eskubideei buruz Batasuneko araudiak bil­tzen dituen manuak euskal aireportuetan bete­tzeak baldin­tzatu egiten du irisgarritasunaren gainean egin daitekeen edozein azterketa.

Hegaldiaren zikloko fase guztietan zehar lagun­tza per­tsonala eskura­tzeak, alegia, aireportura iristen denetik, fakturazio prozesuan, segurtasun eta aduana kontroletan, on­tzira­tzean, hegaldian, on­tzitik atera­tzean, kontroletan, ekipajea eskura­tzerakoan eta destinoran­tz irteten den arte, ez du ez­kutatu behar aireportuko instalazioetan dauden irisgarritasun gabeziak.

Arazo gehien eragiten dituen alderdietako bat azpiegiturara iristeko garraio publikoko zerbi­tzu eskain­tza eskasa da:

      – Bilboko aireportuak bakarrik du behar besteko zerbi­tzu eskain­tza edozein lurralderen­tzat estrategikoa den garraio azpiegitura baten­tzat.

      – Gipuz­koaren kasuan, autobus geralekua instalazioetatik kanpo atera izanak ez du bakarrik garraio zerbi­tzuaren fun­tzionaltasuna baldin­tza­tzen, baizik eta, baita ere, erabil­tzailearen­tzako arriskua areago­tzen du eta azpiegiturak kanpoaldean izan dezakeen sustapena eta norberaren ibilgailua ez den beste mugikortasun hautabide bat sor­tzea baldin­tza­tzen ditu.

      – Bestalde, Vitoria-Gasteiz­ko aireportuak taxi zerbi­tzuak bakarrik ditu ibilgailu pribatuan joan-etorria egin beharraren hautabide gisa, eta hori, bestalde, bat dator egun duen hegaldi eskain­tza murri­tzarekin.

 

Euskal aireportuetan, irisgarritasunari dagokionez, ageri diren gabezia adierazgarrienak hauetan zehazten dira:

      – Instalazioak ez daude ongi prestatuta zen­tzumen ezgaitasunen bat duten per­tsonen­tzat: ez dago hankaz uki­tzeko zerrendarik gida izateko kanpoaldeko oinez­ko ibilbidean eta zona komunetan, ez dago ezta ere indukzio magnetikoko begiztarik arreta/fakturazio mahaietan, eta abar.

      – Al­tzariak ez daude egokiturik instalazioetan: arreta eta fakturazio mahaiak nahiz eserlekuak neurriz gaineko garaieran daude lurrarekiko.