Euskotren Aurkezpena

ETSk kudeatzen duen trenbide trazatua zabalera metrikokoa da eta 186 km-ko luzera du EAE osoan. 85 bide bakarrekoa da, eta horrek handicap garrantzitsua dakar ustiapen eraginkorra bultzatu nahi denean. Gaur egun, linea bikoizteko jarduerak egiten ari dira eta horrek esan nahi du etorkizunean hobekuntza adierazgarria egongo dela bidaiarien trenbide trafikoen maiztasunean.

Euskal herri-administrazioaren eskumeneko trenbide lineak EAEn zeuden trenbide linea ezberdinen pixkanakako integrazio prozesuaren emaitza dira. Horren ondorioz, heterogeneotasun handia sortu zen korridore berriak eratu zituzten geltokien ezaugarrietan, kokalekuan, neurrietan eta irisgarritasun mailan. Horrek guztiak tipologia sorta zabala azaltzea eragin zuen, sare osoarentzako eredu uniforme bat gabe.

ETS/EuskoTrenen irisgarritasunaren diagnostikoa egituratu egiten da hurrengo trenbide korridoreen inguruan, eta bertan aldiriko eta eskualdeko garraio zerbitzuak eskaintzen dira:

       – Bilbo Atxuri-Donostia Amara eskualde korridorea.

       – Lasarte Oria-Hendaia (Topoa) aldirikoen linea.

       – Deustu Bilbo-Lezama (Txorierri) aldirikoen linea.

       – Bilbo Atxuri-Bermeo (Urdaibai) aldirikoen linea.