Euskotren Ibilgailuen irisgarritasuna

Inolako zalan­­tzarik gabe, hau da ETS sarean irisgarritasun uniber­­tsala berma­­tzeko dagoen handicap handiena, bai Biz­kaian, bai Gipuz­koan.

Nasa-trena erlazioan dagoen bereiz­keta zokoak (“gap”), ezberdina dena gainera aztertutako nasa gorabehera eta UTen pisuaren eta gurpilen higaduraren arabera (plataformaren garaiera), baldin­­tzatu egiten du mugikortasun urriko per­­tsonen joan-etorrien eraginkortasuna.

Bereiz­ketako “Gap” aldagarria nasaren eta  trenaren artean

Aldagarria nasaren eta UTen arabera

 

ETS-EuskoTren lehentasunez­ko tratamendua ematen ari da alderdi honi.

Ibilgailuari eran­­tsitako arrapala ez­kutagarria[24] duen material mugikor berria eskura­­tzea eta jada badauden materialak egoki­­tzea derrigorrez­ko gaiak dira garraio ibilgailuaren irisgarritasuna uniber­­tsala izango dela berma­­tzeko.

EuskoTrenen parke mugikorrak, gaur egun, hurrengo aleak ditu:

      – UT 200: 20 alez eratutako flota da, eta Durangaldeako, Kostaldeko eta Topoko lineetan ematen dute zerbi­­tzua.

      – UT 300: bi ibilgailuko 12 ale; jende gehien ibil­­tzen den garaian konbinazio bikoi­­tzean ibil­­tzen dira. Gehienek Txorierriko linean ematen dute zerbi­­tzua.

      – UT 3500: merkatari­­tza ustiategian EuskoTrenek dituen unitate zaharrenak dira. Hiru ibilgailuko 15 unitatez eratutako seriea. Zerbi­­tzua ematen dute Kostaldeko, Eibar-Ermuako eta Urdaibaiko lineetan.

Egungo UTen irisgarritasunari dagokionez, hurrengo ezaugarriak aipatu daitez­ke:

 

Bizigarritasuna:

      – Unitate guztiek dute gurpil aulkien­­tzat egokitutako toki bat. Tren bakoi­­tzeko aingura­­tzeak dituen toki bat bakarrik dagoen arren, plataforma guztiek dute behar besteko tokia bakoi­­tzean bi gurpil aulki aparka­­tzeko.

      – Ibilgailuen kaxa mugikorraren zabalerak (2.200 mm) eta eserlekuen konfigurazioak galarazi egiten dute gurpil aulkiek joan-etorria egitea trenen barrualdetik.

      – Ez dago eserleku lehentasunik mugikortasun urriko beste per­­tsona talde ba­­tzuen­­tzat: adinekoen­­tzat, haurdun dauden emakumeen­­tzat...

 

Informazioa:

      – Megafonia sistemak eta teleadierazgailuak daude trenen %85etan.

      – Ahoz eta bisualki informazioa ematen da loturen eta geldialdien gainean, eta informazio hori behar besteko aurrerapenarekin ematen da.

      – Trena-nasa erlazioa irisgarriago den tokiari buruz­ko informazio espresa falta da nasetan (bereiz­keta zoko ­­txikiagoa).

 

Hustuketa:

      – Mugikortasun urriko per­­tsonen­­tzat ez dago husteko bide espliziturik.

Mugikortasun urriko per­­tsonen­­tzako bagoia. Gurpil aulkien­­tzat egokitutako tokia

Mugikortasun urriko per­­tsonen­­tzako bagoirako sarbidea. Komun egokitua du

 

Jarraian datorren taulak EuskoTrenek egun duen flotaren ezaugarri nagusiak laburbil­­tzen ditu, ibilgailu barrualdeko irisgarritasun baldin­­tzei dagokienez:

Seriea Kopurua Megafonia Teleadierazg. MUP plaza
200 20 BAI BAI (%80) BAI
300 12 BAI EZ BAI
3500 15 BAI BAI BAI
Iturria: geuk egina.

EuskoTrenen konpromisoa %100 irisgarria izango den flota eduki­­tzea da 2015. urterako. Helburu hori lor­­tze aldera, ibilgailu parkea berrizta­­tzen ari da pixkanaka, hain zuzen ere hurrengo jarduera egutegiari jarraiki:

      – Material ibiltari berria har­­tzea (30 ale), oso-osorik 3500 Seriea ordez­ka­­tzeko eta 200 Seriearen ordez­kapena neurri batean egiten hasteko. 2011-2013 aldirako aurreikusi da (1. fasea).

      – Bigarren fase batean (2013-2015) 200 Seriea ordez­katuko da, 20 unitate gehiago sartuz.

2015erako, beraz, serie berriko 50 UT eduki­­tzea espero da, erabat irisgarriak. Hemendik aurrera 300 Seriearen ordez­kapenari ekingo zaio.

Ale mugikor berriek %100 bete­­tzen dute irisgarritasunaren gaiko araudia, unitate barruan komun egokitua eduki­­tzearena salbu. Araudiak bira egin ahal izateko exiji­­tzen duen gu­­txieneko zabalera –1.500 mm– ezin da lortu zabalera metrikoko trenetan ku­­txa mugikorraren egitura-baldin­­tzak direnak direlako. 1.200 mm-ko bira tokia eman daiteke bakarrik eta hori, egindako probak eta gero, badirudi fun­­tzionala dela.

Serie berriko unitateen irisgarritasun ezaugarri nagusiak hauek dira:

      – Arrapala integratu erdi-automatikoak sar­­tzeko ateetan.

      – Ohartarazpena kanpoaldean arrapala mugi­­tzen ari denean.

      – Ateen identifikazio kromatikoa.

      – Ohartarazpen akustikoak ikusmen urrituen­­tzat eta argi seinale distira­­tzailea en­­tzumen zailtasunak dituzten per­­tsonen­­tzat.

      – Oztoporik gabeko diseinua bidaiarien mugikortasuna errazteko.

 



[24] Goitibeherakoa.