ARARTEKOAREN 4/2020 GOMENDIO OROKORRA


Herritarrenganako arreta indartzeko beharra, administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak baliatzean kalteak saihesteko eta bazterkeria digitalaren kontra borrokatzeko neurriak hartzeko beharra, larrialdi egoeretan, Covid-19aren pandemiaren ondoriozko egoeretan, besteak beste
Vitoria-Gasteiz

COVID-19aren pandemiaren ondoriozko osasun larrialdi egoera ezarri ondoren, administrazioaren instalazioak fisikoki ixtea erabaki zuten euskal administrazio gehienek, baita funtsezkotzat jo ez ziren zerbitzuak ere; hala, herritarrekin harremanetan jartzeko moduak telefono bidez edo modu telematikoetara mugatu ziren.

Alarma egoera lehen aldiz ezarri zenetik zazpi hilabete joan dira eta, hala ere, gaur egungo osasun egoera oso urrun dago modu eraginkorrean konponduta egotetik. Aitzitik, azken asteetako bilakaera negatiboak berriz ere alarma egoera ezartzera eraman gaitu.

Bigarren olatu honen ondorioak oso latzak izan daitezke pertsona zaurkorrenen komunitateentzat, are gehiago estutuko dute presio handipean dagoen osasun sistema, eta ondorio are larriagoak eragin ditzakete ekonomian, bizitzaren esparru askotan eta, horrenbestez, kohesio sozialean.

Arartekoak ebaluatu nahi izan du herritarrei zuzendutako arreta eta arreta telematikoaren zein alderdik izan dituzten gabezia gehien hilabete hauetan, eta zein izango liratekeen epe laburrean esklusiboki egoera hobetzeko planteatu daitezkeen neurri zuzentzaileak.

Jakin badakigu administrazioek esfortzu izugarria egin dutela bat-batean etorri den egoera ezezagun honetan. Hala ere, ezin dugu ahaztu pertsona askoren eskubideak daudela jokoan, eta pertsona horietako asko zaurkortasun egoeran daudela. Hain zuzen ere, murrizketek komunitaterik zaurkorrenak joko dituzte gogorren; horrenbestez, herritarrei arreta emateko neurriak indartu egin behar dira.

Horren haritik, Arartekoak berariazko deia egin die euskal administrazio publiko guztiei beharrezko neurriak indartu ditzaten telefono bidezko arretak eta arreta presentzialak (ez soilik telematikoak) modu egokian funtziona dezaten herritarrei eman behar zaien arreta emateko.

Horregatik, Arartekoak Gomendio Orokor bat igorri die euskal administrazio publikoei, neurri hauei lotutako haien ahalegina indartzen jarrai dezaten:

1. Herritarrei arreta presentziala zein oinarrizko zerbitzutan eman behar zaien definitzea, agerraldien, larrialdi egoeren edo itxialdien aurrean.

2. Gaur egun herritarrei arreta ematen lan egiten duten pertsona kopurua indartzea.

3. Informazio publikora eta orientazio egokira sarbidea izatea bermatzea, zerbitzu publikoez gozatu eta eskubideak eraginkortasunez baliatzea ahalbidetzeko.

4. Herritarrei baliabide telematikoak erabiltzeko laguntza ematea bermatzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako inguruabarretan.

5. Aldez aurretik hitzordua eskatu beharrik gabe erregistroetan agiriak aurkezteko aukera erraztea.

6. Aurretiazko hitzordu eskaera hainbat kanalen bitartez kudeatu ahal izatea.

7. Arrakala digitalak erasandako pertsonentzat baliabide teknologiko egokien hornidura bultzatzea.


Gasteizen, 2020ko azaroaren 9an

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Gomendio orokorrak
Herritarrenganako arreta indartzeko beharra, administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak baliatzean kalteak saihesteko eta bazterkeria digitalaren kontra borrokatzeko neurriak hartzeko larrialdi egoeretan, Covid-19aren pandemiaren ondoriozko egoeretan, besteak beste. Herritarrenganako arreta indartzeko beharra, administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak baliatzean kalteak saihesteko eta bazterkeria digitalaren kontra borrokatzeko neurriak hartzeko larrialdi egoeretan, Covid-19aren pandemiaren ondoriozko egoeretan, besteak beste.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad