Skip to main content
  • Arartekoak Gasteizko Udalari gomendatu dio ken dezala posta elektronikoz NANaren kopia bat bidaltzeko eskakizuna idazkiak udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkezteko. Jardunbide hori herritar baten kexaren harira antzeman da eta ez dator bat administrazio-prozedurari buruzko indarreko araudiarekin, ezta udal ordenantzarekin berarekin ere. 

    Arartekoak ondorioztatu duenez, norbaitek bere burua identifikatzeko ziurtagiri elektroniko kualifikatua erabiltzen badu -Izenpek emandakoak bezalakoak edo NAN elektronikoa-, ez da beharrezkoa nortasun agiriaren kopia ematea. Egiaztatzea automatikoki eta modu seguruan egiten da, sistemaren beraren bidez. 

    Gainera, erakunde honek ohartarazten du administrazioak jada badauzkan agiriak ez aurkezteko eskubidea urra dezakeela eskakizun horrek, baita ere datu pertsonalak minimizatzeko printzipioa, datuak babesteko araudian aurreikusitakoa. 

    Horregatik guztiagatik, Arartekoak udal horri eskatu dio identifikazio elektronikoko legezko estandarretara egokitu dezala bere erregistro-sistema, eta alferrikako oztopoak saihestu ditzala zerbitzu publiko digitaletarako sarbidean.

    EBAZPENA

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 17a
     
  • Orobat, eskatu dio aurretiko hitzordua aukeran utz dezala, elektronikoki eta aurrez aurre nola funtzionatzen duen behar bezala jakinaraz dezala, baita ere zer kasutan ez den beharrezkoa erabiltzea
  • Arartekoak Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari eskatu dio berrazter dezala aingiraren (angula fase gaztean) arrantza profesionalari buruzko araudia, aingira europarraren populazioa berreskuratzeko Europar Batasunaren Zuzenbideko eskakizunetara egokitzeko.

    Gomendioa kexa batek eragin zuen. Izan ere, Mutriku Natur Taldea ingurumena babesteko plataforma elkarteak kexa egin zuen eta zalantzan jarri zuen 77/2024 Dekretuaren legezkotasuna eta egokitasuna. Dekretu horren bidez baimendu zen lehenengoz Euskadin angula-arrantza profesionala, ordura arte aisialdirako bakarrik baimendutakoa.

    Elkarte horrek azaldu zuenez, angula arrantzatzeko araudiak kontuan hartu behar ditu aingiraren kontserbazio-egoera kritikotik eratorritako betebeharrak. Egoera hori nazioarteko zenbait erakundek aitortu dute, esate baterako, Itsasoa Ikertzeko Nazioarteko Kontseiluak. Kontseilu horrek behin eta berriz gomendatu zuen hilkortasun antropogenikoa zerotik ahalik eta gertuen mantendu zedila, eta horren murrizketak Europar Batasuneko Zuzenbidean jasota daude, zeinak aisialdiko arrantza debekatzen zuen eta orduan zegoen arrantza profesionala soilik mantentzea baimentzen zuen, murrizketa batzuekin.

    Arartekoak arretaz aztertu ditu europar aingiraren populazioa berreskuratzeko betebeharrari buruzko EBko araudia, EAEko aingira kudeatzeko plana eta arrantza profesionala ahalbidetzeko adostutako neurrien justifikazioa. Erakunde honen ustez, arrantza profesionalaren gaineko araudiak justifikazio egokia behar du, irizpide zientifikoetan oinarritutakoa, Europako araudian jasotako kontserbazio-betebeharrak betetzen dituena. Horregatik, Eusko Jaurlaritzari gomendatu dio berriz azter dezala angula-arrantzari buruzko araudia, Europako kontserbazio-neurrietara doitzeko, horren arrantza profesionala ahalik eta gehien mugatuz eta birpopulatzeko neurriak ziurtatuz.

    Aingira europarra kontserbazio kritikoko egoeran katalogatutako espezie bat da, eta hori berreskuratzea lehentasuna da nazioartean. Arartekoak gogorarazten du arrantza-kudeaketaren arloan hartzen diren erabakiek jasangarritasun ekologikoa, gardentasuna eta Europako indarreko ingurumen-araudia betetzea izan behar dituztela ardatz nagusi.

    Bestalde, Arartekoak bukatu du bere esku-hartzea Euskadiko Angulero Elkarteak egindako kexa batean. Elkarte horrek salatu zuen ez zegoela parte-hartzerik Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdearen Departamentuak onartutako Aingira Europarra Berreskuratzeko 2024-2034 Plan Integrala izapidetzean.

    Kasu horretan, Arartekoak onartzen du plan hori programatikoa eta ez arau-emailea dela eta, beraz, ez dituela bete behar xedapen orokorretarako eskatzen diren izapideak. Hala ere, bere iritziz, aldundiak informatu eta parte hartzera gonbidatu behar zituen interes-taldeen erregistroan inskribatuta dauden elkarteak, bereziki kontu handiko ingurumen-gai batean, hala nola egoera kritikoan dagoen espezie bat (aingira europarra) berreskuratzea.

    EBAZPENA

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 11

  • Inés Ibáñez de Maeztu jarduneko arartekoa Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordearen aurrean agertu da, Hizkuntza-eskubideen defentsan izandako esperientziaren, aurrera eramandako jardueren eta aurrera begira eman beharko liratekeen urratsen berri emateko

    INTERBENTZIOA

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 11

  • Inés Ibáñez de Maeztu Izaguirre -orain arte bere ondokoa- izango da jarduneko arartekoa Eusko Legebiltzarrak titular berria aukeratu arte
  • 2025eko ekainaren 5a Arartekoak herritar guztiei eskatzen die #Plastikoek eragindako kutsadurarik gabe mugimenduarekin bat egin dezaten
  • Ararteko erakundeak gaitzespenik irmoena adierazten du joan den ostiralean, Bilbon, Jasmina Eva 13 urteko neskatoa erail zutelako, eta bere dolumina helarazten die haren familiari eta lagunei
  • Maiatzaren 26an eta 27an, Arartekoaren haurren eta nerabeen bulegoko eta nazioarteko gaien bulegoko bi teknikarik, parte hartu zuzten Luxemburgon, Haurren Defendatzaileen Europako Sarearen (ENOC) udaberriko mintegian, Luxenburgoko Haurren Defentsa Erakundeak antolatuta.

    Mintegiaren lehen egunean, haurrek osasun fisikorako duten eskubidearen babesari eta sustatzeari eskaini zitzaion, hori baita ENOCek 2025erako duen lanaren gai nagusia. Hala, Europako haurren eta nerabeen defentsa-erakundeetako ordezkariek gogoeta egin zuten haurrek osasun fisikoko zerbitzuetarako sarbidea izateari buruz eta bizimodu osasungarria sustatzeko dauden tresnei buruz.

    Mintegiaren bigarren egunean, defentsa erakundeek asiloa eskatzen duten haurren zaintza eta haiei kalitateko arreta ematearen gaia jorratu zuten, migrazioari eta asiloari buruzko EBko Itunaren testuinguruan, EMN Migraziorako Europako Sarearekin lankidetzan. Arartekoaren teknikariek, Kataluniako Síndic de Greuges eta Andaluziako Defentsa Erakundeko ordezkariekin batera (biak ENOCeko kideak), eta Kanarietako Komuneko diputatuaren laguntzarekin, hizlari gisa aritu ziren Espainiako lurraldean haur migratzaileen eta asilo-eskatzaileen kalitatezko arretak dituen erronkei buruzko mahai batean, bereziki, Andaluziako, Kataluniako, Euskadiko eta Kanarietako administrazio publikoei dagozkien betebeharrei erantzunez.

banner-internacional

EUROPAKO ETA NAZIOARTEKO GAIEN BULEGOA

Partaide garen nazioarteko erakundeak

Ararteko erakundearen funtzioa ez da bakarrik herritarren eskubideak babestea herri-administrazioen jarduera okerren aurrean, ezta jarduera oker horien atzean egon ohi diren politika publikoak ebaluatzea ere. Honako hau ere Ararteko erakundearen zeregina da: giza eskubideak ezagutzea eta ezagutaraztea, bai eta horien oinarri diren balioak ere. Horrez gain, eskubide horiek errespetatzen duen kultura sustatu nahi du; honela, pertsona guztiek goza dezatela sustatzeko eta agintaritza publikoek eskubide horiek errespeta eta defenda ditzatela sustatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan giza-eskubideen alde aurrera egiteko, ezinbestekoa da kanpora begiratzea eta araudi- eta jurisprudentzia-berritasunen jarraipen estua egitea, bai eta Arartekoarekin giza-eskubideak defendatzeko eta sustatzeko zeregina partekatzen duten nazio-mailako eta nazioarteko erakundeen jardunbide egokien jarraipena ere.

Testuinguru horretan eta Europako eta nazioarteko dimentsioa Arartekoaren lanean txertatzeko xedearekin, 2018an Europako eta Nazioarteko Gaien Bulegoa sortu zen. Bulego horrek hiru funtsezko zeregin ditu:

  1. Arartekoaren parte-hartzea kudeatzea herriaren defentsa-erakundeen nazioarteko sareetan. Gaur egun, Arartekoa Ombudsmanaren Nazioarteko Institutuko, Herriaren Defentsa-erakundeen Europako Sareko, Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioko, Haurren Defentsa-erakundeen Europako Sareko eta Mandatari Linguistikoen Nazioarteko Elkarteko kidea da. Erakunde horietan parte hartzearen bidez, Arartekoak beste herriaren defentsa-erakunde batzuen lana ezagutzeko eta horietatik ikasteko aukera du. Horrez gain, Arartekoak bere esperientzia propioak ere partekatu ditzake, erabilgarriak izango direnak beste defentsa-erakunde batzuen lanerako.
  2. Giza-eskubideen Europako eta nazioarteko Zuzenbidea erakundearen eguneroko lanera txertatzea; Arartekoaren ebazpenek, gomendio orokorrek eta txostenek giza-eskubideen nazioarteko iturriak behar bezala aprobetxatu ditzaten eta horietatik hornitu daitezen; horrela, herritarren eskubideei hobeto bermatzeko.
  3. Giza-eskubideen berritasunak nazioartean ezagutarazi eta hedatzeko, eta bere ezagutza Euskal Autonomia Erkidegoan eta bere erakunde publikoetan zabaltzeko.

Arartekoaren nazioarteko jarduera

Zure oinarrizko eskubide garrantzitsuenak itunek eta nazioarteko erakundeek ere babesten dituzte. “Giza eskubideak” izenekoak dira. Horrenbestez, pertsonen ondasun eta balio funtsezkoenekiko errespetua nazioarteko komunitate osoaren intereseko gaia da, eta ez soilik herrialde bakoitzerako edo munduko gobernu bakoitzerako beren mugen barruan. Pertsona guztiek oinarrizko eskubide berberak dituzte, eta haiek toki guztietan errespetatzen direla egiaztatzeko mekanismoak daude.

Giza eskubide unibertsalak

Giza eskubideek pertsona guztien eskubideak babesten dituzte. Diskriminaziorik eza da oinarrizko printzipioetako bat. Ez dira garrantzitsuak sexua, adina, azalaren kolorea, etnia, nazionalitatea, hizkuntza, desgaitasuna, gaixotasuna, sexu-orientazioa, genero-identitatea, sexu-ezaugarriak, erlijioa edo ideologia, jabetza edo egoera sozioekonomikoa: mundu guztiari dagozkio giza eskubideak berdin.

50eko eta 60ko hamarraldietan egin ziren giza eskubideei buruzko lehenengo itunak diskriminaziorik ezaren printzipio horretan oinarritu ziren. Egileek pentsatu zuten printzipio hori nahikoa izango zela pertsona guztiak berdin babesteko. Nolanahi ere, hamarraldiak igaro ahala, ikusi da pertsona-talde batzuek beren eskubideak eskuratzeko edo baliatzeko zailtasun gehiago dituztela. Horregatik, geroago, unibertsalak ez diren beste itun batzuk egin ziren; izan ere, ezaugarri edo baldintza jakin batzuk dituzten pertsonentzat baino ez dira, eta pertsona horiei babes gehigarria ematen eta eskubide unibertsaletarako sarbidea errazten saiatzen dira. Zure giza eskubideak zein diren jakiteko eta itun horien berri izateko, artxibo erantsiak irakurri ditzakezu. Eskubide horien babesa praktikan nola bermatzen den jakiteko, jo ezazu hona: “Zure giza eskubideen bermeak”.

Pertsona guztien giza eskubideak

Talde espezifikoen giza eskubideak

Gure estatuak, EBko gainerako estatu kideek bezala, giza eskubideak aitortzen eta finkatzen dituzten nazioarteko itun batzuk sinatu ditu, haien edukia garatuz eta babesteko nahiz benetan betetzeko bermeak ezarriz. Giza eskubideen nazioarteko itun bat betetzeko konpromisoa hartzeak ez du esan nahi eskubideak automatikoki errespetatuko direnik edo besterik gabe beteko direnik. Herrialde bateko agintari publiko guztiek, baita geure agintariek ere, giza eskubideen arabera jardun behar dute. Eskubide horiek errespetatzeko eta betetzeko lehenengo arduradunak dira, arduradun nagusiak. Ez dute eragotzi edo oztopatu behar eskubide horiek askatasunez baliatzea, beren eskubideak baliatu nahi dituzten pertsonak babestu behar dituzte eskubide horiek eragotzi nahi dizkieten pertsonengandik, eta beharrezko neurriak hartu behar dituzte eskubide horiek benetan baliatu ahal ditzaten. Hori egiteko betebeharra dute agintari publiko guztiek: botere legegilea, betearazlea eta judiziala; estatu-, autonomia-, foru- eta toki-agintariak.

Hala ere, giza eskubideak nazioartekotzeak esan nahi du eskubideak betetzea ez dela herrialde bakoitzaren esku uzten; eskubide horiek fede onez bere mugen barnean babestuko dituen uste osoa dago. Aitzitik, erakundeak eta mekanismoak zehazten dira, eta, haiei esker, alde batetik, nazioarteko komunitateak jakin dezake herrialde bakoitzak giza eskubideen konpromisoak betetzen ari den ala ez; bestetik, pertsonei nazioarteko erakundeetan ez-betetzeak salatzeko aukera emango diete. Haiei buruz gehiago jakiteko, irakurri honako dokumentu hauek:

Giza eskubideen ber orokorrak

Giza eskubideen bermeka Europan

Blog

Maiatzaren 26an eta 27an, Arartekoaren haurren eta nerabeen bulegoko eta nazioarteko gaien bulegoko bi teknikarik, parte hartu zuzten Luxemburgon, Haurren Defendatzaileen Europako Sarearen (ENOC) udaberriko mintegian, Luxenburgoko Haurren Defentsa Erakundeak antolatuta.

Mintegiaren lehen egunean, haurrek osasun fisikorako duten eskubidearen babesari eta sustatzeari eskaini zitzaion, hori baita ENOCek 2025erako duen lanaren gai nagusia. Hala, Europako haurren eta nerabeen defentsa-erakundeetako ordezkariek gogoeta egin zuten haurrek osasun fisikoko zerbitzuetarako sarbidea izateari buruz eta bizimodu osasungarria sustatzeko dauden tresnei buruz.

Mintegiaren bigarren egunean, defentsa erakundeek asiloa eskatzen duten haurren zaintza eta haiei kalitateko arreta ematearen gaia jorratu zuten, migrazioari eta asiloari buruzko EBko Itunaren testuinguruan, EMN Migraziorako Europako Sarearekin lankidetzan. Arartekoaren teknikariek, Kataluniako Síndic de Greuges eta Andaluziako Defentsa Erakundeko ordezkariekin batera (biak ENOCeko kideak), eta Kanarietako Komuneko diputatuaren laguntzarekin, hizlari gisa aritu ziren Espainiako lurraldean haur migratzaileen eta asilo-eskatzaileen kalitatezko arretak dituen erronkei buruzko mahai batean, bereziki, Andaluziako, Kataluniako, Euskadiko eta Kanarietako administrazio publikoei dagozkien betebeharrei erantzunez.

Manuel Lezertua arartekoak parte hartu du, Estrasburgon, Herriaren defentsa-erakundeen eta giza eskubideen erakunde nazionalen (GEEN) goi mailako konferentzian. Topaketa hori Europako Kontseiluaren Ministroen Batzordeko Luxenburgoko Lehendakaritzak antolatu du.

Bi egunetan barrena, Europako defentsa-erakundeen eta GEENen zenbait titularrek beren ikuspegia partekatu dute Zuzenbide Estatuak gaur egun aurre egin beharreko erronkez eta erakunde horiek berori defendatzeko orduan duten eginkizunaz, baita aro digitalean erabaki publikoak hartzearekin lotutako arriskuez eta aukerez ere. Ekitaldi horretan lantegi batzuk ere egin dira, hainbat ideia trukatzeko defentsa-erakundeen eta Europako Kontseiluaren arteko lankidetza-aukerei buruz eta Europako Kontseiluaren tresna erabakigarri batzuk aplikatzeari buruz, esaterako, Giza Eskubideen Europako Hitzarmena, Veneziako Printzipioak eta Adimen Artifizialari buruzko Esparru-hitzarmen berria.

Arartekoak hizlari gisa esku hartu du honako mahai-inguru honetan: “GEENen eta herriaren defentsa-erakundeen eginkizuna Zuzenbide Estatua defendatzen”. Berarekin batera aritu dira Poloniako Justizia ministroa, Herbehereetako herriaren defendatzaile eta Europako Ombudsmanaren Nazioarteko Institutuko lehendakaria, Giza Eskubideen Erakunde Nazionalen Europako Sareko zuzendaria eta Finlandiako Giza Eskubideen Zentroko zuzendaria. 

Lezertuak bere mintzaldian nabarmendu du defentsa-erakundeak, erakunde independente gisa, funtsezko elementuak direla Zuzenbide Estatuaren, giza eskubideen eta demokraziaren Europako arkitekturan. Herritarren kexak kudeatuz eta administrazioekin etengabe hitz eginez, defentsa-erakundeek administrazioaren legezkotasuna hobeto errespetatzen laguntzeaz gain, indartu ere egiten dute herritarrek erakunde demokratikoetan duten konfiantza. 

Gainera, arartekoak gogorarazi du defentsa-erakundeak Europako Kontseiluaren funtsezko aliatuak direla giza eskubideetan oinarritutako kultura sustatzeko: alde batetik, Europako Kontseilutik eratorritako estandarrak sartzeagatik beren agintea betetzean, eta bestetik, herritarren arazoetatik hain gertu egoteak informazio baliotsua lortzeko aukera ematen dietelako, giza eskubideen arloan arauak eta estrategiak garatzeko. Horrela, agerian jarri du nazioartean gero eta tentsio handiagoko egoeran gaudela, eta azpimarratu du aukera paregabea eskaintzen zaigula Europako defentsa-erakundeen eta Europako Kontseiluaren artean lankidetza-gune bat ezartzeko.

ARARTEKOAREN INTERBENTZIOA

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 28a

Gizarte Eskubideen Europako Batzordeak bere erabakia ezagutarazi du Madrilgo Cañada Real Galianan bizi direnen egoerari buruz. Bere erabakian, Batzordeak adierazi du Espainiako agintariek egoera hori onartzearen ondorioz, denbora luzez, pertsonek energia aldizka eskuratu ahal izan dutela, edo inolaz ere ez dutela eskuratu; eta, horrela, pertsona horiei pobrezia energetikoa eragin dietela eta Europako Gutun Sozialaren hainbat xedapen urratu dituztela.

Gertaera berritzailea da Batzordeak giza eskubideen eta energia eskuratzearen arteko lotuta arretaz aztertu izana. Erabakian ezartzen denez, «energia egokia modu egonkorrean, etengabe eta seguru eskuratzea» aurretiko baldintza eta funtsezko elementua da zenbait eskubide baliatzeko, besteak beste, etxebizitzarako eskubidea (31.1 eta 16. artikuluak), osasunerakoa (11.1 eta 11.3 artikuluak), hezkuntzarakoa (17.2 artikulua) eta pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontra babesteko eskubidea (30., 23. eta 15.3 artikuluak), Europako Gutun Sozialaren arabera. Gutunaren ondorioetarako «egokia» izan dadin, energiak eskuragarria, garbia eta jasangarria izan behar du. Prozesuaren ikuspegitik, aipatzekoa da, halaber, Espainiako Defensor del Pueblo erakundeak parte hartu duela Batzordean izapidetu den prozeduran, gatazkako hirugarren alderdi gisa bere oharrak eginez. 

2022an Espainiako nahiz Europako bost gizarte-erakundek egindako eskaera kolektiboan du jatorria erabaki horrek. Eskaeran alegatu zen Europako Gutun Sozialaren hainbat xedapen urratzen zituela argindar horniduraren mozketek Cañada Realeko gutxienez 4.500 biztanleren bizitzan (horien artean, 1.800 inguru haur) sortutako egoerak. 

Nolanahi ere, honako hau ez da Gizarte Eskubideen Europako Batzordeak gai horretaz iritzia ematen duen lehen aldia, izan ere, eskaera harexek lortu zuen, 2022ko urrian, Batzordeak ”berehalako neurriak” adieraztea eta  Espainiari argindar hornidura berehala berrezar zezan eskatzea, Madrilgo auzo horretan bizi direnen osotasunari kalte larri eta konponezina ez eragiteko (ikusi gai horretaz Arartekoak argitaratutako oharra). 

Arartekoak bat egiten du ENOCen adierazpen horrekin, zeinak beharrezkotzat jotzen baitu berme eraginkorrak ezartzea adingabe horien eskubideak benetan babesteko, izan ere, Itunak kezka sortzen du, Europako mugetan jaso lezaketen tratuarengatik.

Haurren Defentsa-erakundeen Europako Sareak (ENOC) bere baitan hartzen ditu Europako 34 herrialdetako haur eta nerabeen eskubideak babesteko 44 erakunde. Sare horrek behin eta berriz eta etengabe adierazi du kezkatuta dagoela haur eta nerabe migratzaileen egoeragatik, eta hainbat gomendio egin ditu haien gainean eta haien eskubideak hobeto babesteko premiaz, nazioarteko eta eskualdeetako araudiaren arabera.

2015. urteaz geroztik, milioika haur eta nerabe iritsi dira Europara segurtasun eta babes bila. 2020tik, Europar Batasuneko (EB) herrialdeetan, adingabeen 800.000 asilo-eskaera berri baino gehiago erregistratu dira, eta horietatik 113.000 baino gehiago bakarrik edo beren familiengandik bananduta dauden adingabeenak dira. 

Orain, EBko estatu kideak 2024ko apirilaren 10ean onartutako Migrazioari eta Asiloari buruzko Ituna aplikatzeko prestatzen ari direneanENOCek uste du berme eraginkorrak ezarri behar direla haur eta nerabe horien eskubideak benetan babestuko direla ziurtatzeko, izan ere, Itunak kezka sortzen du, Europako mugetan jaso lezaketen tratuarengatik.

Baldin eta Itunean erantzukizunak banatzeko eta elkartasunerako aurreikusi diren tresnak egiaz eraginkorrak ez badira, itun horrek ez du konponduko lehen sarrerako estatuen gaineko "presioa". Mugetan giza eskubideak urratzeko eta asiloa eskatzeko eskubidea are gehiago higatzeko arriskua arindu nahi bada, giza eskubideak bermatzeko tresna nahikoak ezarri behar dira, besteak beste, ikuskatzeko mekanismo eraginkor eta independenteak, zaurgarritasunaren kontuzko ebaluazioak eta bideratze bizkorrak egokituta dauden zerbitzuetara (adibidez, haurrak babesteko zerbitzuak eta osasun-laguntza), informazio kritikoa eta laguntza juridikoa ematea, nazioetan ustezko tratu txarrak azkar eta eraginkortasunez ikertzeko sistemak. 

EBk eta bere estatu kideek inbertsio ekonomiko eta operatiboak lehenetsi behar dituzte, asilo eta harrerarako sistema nazionalak baliabideez behar bezala hornitzeko. Jendeari, kosta ahala kosta, Europara heltzeko asmoa kentzen ahalegindu beharrean, estatuek oinarrizko eskubideak eta pertsonen duintasuna defendatzen jarri beharko lukete arreta.

Arartekoak, ENOC sareko kide denez, bat egiten du horien eskubideak babesteko propio egin den erakunde-adierazpen horrekin. 

ENOCen ERAKUNDE-ADIERAZPENA

Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 12a

Arartekoak harreman estua izaten jarraitzen du Europako beste defentsa-erakunde batzuekin. Oraingo honetan, mintegi batean parte hartu du, herritarrentzako arreta hobetzeko gogoetak eta jarduera egokiak elkarrekin partekatzeko asmoz. 

2025eko urtarrilaren 29an, Herbehereetako Defentsa-erakundeak mintegi hori antolatu zuen, Ombudsmanaren Nazioarteko Institutuaren (IOI, ingelesez) Ombuds Academy (Ombuds erakundeen akademia) deritzan ekimenaren barruan. Mintegian Europako 18 Ombuds erakundeetako 22 ordezkarik hartu zuten parte, eta topaketa hori baliagarria izan zen erakundeek herritarrentzako arreta hobetzeko estrategiak ezagutzeko. 

IOIk ere (defentsa-erakunde horiek barne hartzen ditu) ekimen horren arrakasta jaso du. 

2025eko otsailaren 7an, UNESCOk "Bizikleta denontzat" txostena argitaratu du. Bertan, garraiobide horren garrantzia azpimarratu du, bizimodu osasungarria eta jasangarria sustatzeko. Agiri horretan nabarmentzen da bizikletak eragin onuragarria duela hiri-mugikortasunean, emisio kutsatzaileak murriztean eta osasun publikoa hobetzean, eta funtsezko tresnatzat jotzen du klima-aldaketaren kontra borrokatzeko eta garapen jasangarrirako helburuak lortzeko.

Txostenean nabarmentzen da gobernuek eta erakundeek mugikortasun aktiboko politikak bultzatu behar dituztela, txirrindularientzat azpiegitura seguruak garatu behar dituztela eta garraiobide horretarako sarbide ekitatiboa bermatu behar dutela. Gainera, UNESCOk balioetsi egin du bizikletak hezkuntzan, genero-ekitatean eta gizarteratzean duen zeregina.

Nazioarteko Dokumentuak

Personas intersexuales

Europako Parlamentuaren ebazpena, 2019ko otsailaren 14koa, pertsona intersexualen eskubideei buruzkoa (ingelesez)

Directrice reconocimiento facial_0

Europako Kontseiluaren gidalerroak, aurpegia ezagutzeko teknologiei buruzkoak (ingelesez)

Igualdad retributiva

Europako Eskubide Sozialen Batzordearen erabakia 124/2016 zenbakiko kasuan - Emakumeen eta gizonen ordainsari berdintasuna (ingelesez)

Guidance Note preventing and combating THB related to war in Ukraine

Ukrainako gerraren testuinguruan pertsonen salerosketa saihesteko gomendioak (ingelesez)

Intereseko estekak

Erakundeak

Irudiak