ARARTEKOAREN USTEZ, EZ ZEN LEGE-HAUSTERIK IZAN LEIOAKO BABES PUBLIKOKO ETXEBIZITZA-SUSTAPEN BATEKO ESLEIPEN-PROZESUAN



Vitoria-Gasteiz

Bizkaiko Leioa udalerrian, "Leioandi" sustapenean, babes publikoko 101 etxebizitza esleitu zirela eta, kexa asko jaso zituen Arartekoak.

Kexagileak ez zeuden ados etxebizitzen esleipenarekin, izan ere, beraien iritziz, baremazio-puntu gutxiago zituzten bizikidetza-unitate batzuei azkenean etxebizitza esleitu zitzaien.

Are gehiago, batzuek ziotenez, etxebizitza duin eta egokia legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitortua izateak etxebizitza jasotzeko aukerak kendu zizkien, dirudienez, ezin direlako kupo orokorraren zerrendan sartu.

Arartekoak informazio zehatza eskatu zion Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailari, esleipen-prozedurarekin zerikusia duten hainbat gairen gainean.

Sail horren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak txosten bat egin zuen azaldutako gaiei erantzuteko. Arartekoari jakinarazi zion Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuaren 2018ko azaroaren 19ko Aginduan ezarritakoa bete zela. Agindu horren bidez hasi zen etxebizitza horiek errentamendu-erregimenean esleitzeko prozedura, bertan ezarritako erreserba-kupoak, baremazio-irizpideak eta lehentasunak aintzat hartuta.

Bidalitako informazioan eta egindako azterketan oinarrituta, Arartekoaren ustez, ez da lege-hausterik egin Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren jardueran, izan ere, indarreko etxebizitza-araudiaren esparruan egin zen "Leioandi"ko etxebizitzak esleitzeko prozedura.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 17a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Arartekoaren 2020NI-967-19 EBAZPENA, apirilaren 29koa, zeinaren bitartez amaitu den hainbat pertsonak abiarazitako espediente kolektibo baten inguruan egindako jarduna. Espediente hori abiarazi zen pertsona horiek ez zeudelako ados Bizkaiko Leioa udalerriko "Leioandi" promozioan babes publikoko 101 etxebizitza esleitzeko prozesuarekin. Arartekoaren 2020NI-967-19 EBAZPENA, apirilaren 29koa, zeinaren bitartez amaitu den hainbat pertsonak abiarazitako espediente kolektibo baten inguruan egindako jarduna. Espediente hori abiarazi zen pertsona horiek ez zeudelako ados Bizkaiko Leioa udalerriko "Leioandi" promozioan babes publikoko 101 etxebizitza esleitzeko prozesuarekin.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad