Europako Gizarte-gutuna: Espainiari buruzko aldizkako txostena


Europako Kontseiluaren Eskubide Sozialen Batzordeak bere aldizkako txostena argitaratu du laneko, enpleguko eta lanbide-heziketako eskubideekin zerikusia duten Europako Gizarte-gutuneko artikuluak betetzeari buruz. 2015eko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra bitarteko aldia aztertu da.

Espainiari buruzko bere txostenean, Batzordeak egoera egokia antzeman du Estatuak Gutuna betez hartu zituen konpromiso hauen gainean:

  • 1.2 artikulua: Aske aukeratutako lan baten bitartez, bizimodua ateratzeko eskubidea babestea, enpleguan diskriminazioa debekatzeari dagokionez.
  • 1.3 artikulua: Langile guztientzat enpleguko doako zerbitzu batzuk ezartzea eta mantentzea.
  • 10.1 artikulua: Pertsona guztien prestakuntza teknikoa eta profesionala ziurtatzea edo ahalbidetzea, baita desgaituena ere, eta goi mailako irakaskuntza teknikora eta unibertsitateko irakaskuntzara sarbidea izateko neurriak hartzea, norberaren gaitasunari buruzko irizpidean bakarrik oinarrituta.
  • 18.1 artikulua: Beste estatu kide batzuen lurraldean irabazizko jarduerak egiteko eskubidea.
  • 1988ko Europako Gizarte-gutunari Erantsitako Protokoloaren 1.1 artikulua: Tratu berdintasunerako eskubidea enplegu eta okupazio arloan, sexuagatik diskriminaziorik egin gabe.

Aldiz, Batzordeak egiaztatu du ez direla bete honako konpromiso hauek:

  • 1.1 artikulua: Estatuak enplegu mailarik handiena eta egonkorrena lortu eta mantentzeko erantzukizuna du, erabateko enplegua lortzeko asmoz. Batzordearen ustez, enplegu-politika baten aldeko ahaleginak ez dira nahikoak langabeziaren kontra borrokatzeko eta enplegua sortu ahal izateko.
  • 1.4 artikulua: Lanbide arloko orientazioa, prestakuntza eta berregokitzea eskaintzea edo sustatzea. Batzordearen iritziz, ez daude behar bezala bermatuta.
  • 10.3 artikulua: Langileen prestakuntzarako eta birmoldaketa profesionalerako zerbitzu egokiak bermatzea, garapen teknikoagatik edo lan-merkatuko joerak aldatzeagatik beharrezkoa bada.
  • Azkenik, informazio nahikorik ez zeukanez gero, Batzordeak ez du iritzirik eman konpromiso hauen gainean, eta Espainiako estatuari gogorarazi dio beharrezko informazio guztia eman behar diola Batzordeari.
  • 1.2 artikulua: Behartutako lanaren aurka, esesteko, zigortzeko, prebenitzeko eta babesteko betebeharrak betetzea. Batzordeak bereziki aztertu ditu etxeko lana eta eskaeraren araberako ekonomia edo plataforma digitalena.
  • 5.1 eta 15.2 artikuluak: Desgaituek eskubidea dute prestakuntza jasotzeko, lanbide arloan berregokitzeko eta gizarteratzeko.

Txostenean honako gaiok aztertzen dira, besteak beste: langile migratzaileen lan-esplotazioa nekazaritzan, edo haur desgaituen hezkuntza-egoera.

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad