Gutxiengo Nazionalak Babesteko Esparru Hitzarmenaren Aholku Batzordea. Espainiari buruzko txosten berria


Aholku Batzordearen aldizkako txostenaren arabera, Espainiak aurrerapen garrantzitsuak egin ditu 2014az geroztik ume ijitoak eskolatzeari eta haien eskola-arrakastari dagokionez; baita ere osasun eta etxebizitza arloetan eta ijito komunitatearen eta poliziaren arteko harremanetan. Alabaina, oraindik bizirik dirau ijitoen kontrako bereizkeriak, arlo horietan eta enpleguan. Beraz, gomendatzen da politika egokiak indartzea eta Estatu osoko eskola-curriculumean ijitoen historia eta kultura sartzea. Era berean, emakume eta gazte ijitoak ahalduntzea gomendatzen da, bizitza politikoan eta gai publikoetan modu aktiboagoan parte hartu ahal izan dezaten. Nabarmendu da ijitoen irudi ona sustatu behar dela, eta estereotipo kaltegarriak saihestu, batez ere gizarte-sareetan. Azkenik, ijito-hizkera desagertzeko arriskuaren aurka ahaleginak egitea gomendatzen da.

Batzordeak azpimarratu du oraindik ere bereizkeriaren kontrako legeria orokorra falta dela, eta adierazi du Herriaren Defendatzailearen giza eta ekonomia baliabideak gehitu behar direla, tratu berdina eta bereizkeriarik eza sustatzeko manua bete ahal izan dezan.

Txostenaren laburpena gaztelaniaz eskuragarri dago hemen.

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad