IHOBEK INGURUMEN ARLOKO KONTRATAZIO JASANGARRIAREN EREDUTZAT JARRI DU ARARTEKOAREN KONTRATAZIO PLEGU BAT



Vitoria-Gasteiz

Ihobe sozietate publikoa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari atxikita dago eta Euskadin ingurumena hobetzea bultzatzen du, administrazio publikoekin, enpresekin eta herritarrekin elkarlanean. Sozietate horrek ingurumen arloko kontratazio jasangarriaren eredutzat jarri du Arartekoaren mezularitza-zerbitzuaren kontratazio plegua.

Plegu horretan adierazten da, besteak beste, mezularitza-zerbitzua egitean ahalik eta gutxien kaltetuko dela ingurumena.

Gainera, zehazten duenez, bidali beharreko agiriak eta gauzak jada paketatuak egongo direnez gero, garraiatu beharreko materialean arriskurik ez badago, mezularitza enpresak hitzematen du ez dituela berriz paketatuko, horrek hondakin gehiago sortzen baititu helmugan.

Arartekoak aintzat hartzen du, halaber, Gasteizko hiri-zerbitzuen barruan (erakundearen Gasteizko bulegoan bakarrik egin daiteke zerbitzu hori) bizikleta erabiltzeko aukerarik eskaintzen ote den mezularitza-zerbitzu horiek egiteko, ingurumen arloan kontzientziazio handiagoa izan dezagun.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 13a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad