INÉS IBÁÑEZ DE MAEZTU IZAGUIRREK ARARTEKOAREN ONDOKOAREN KARGUA HARTU DU



Vitoria-Gasteiz

Inés Ibáñez de Maeztu gaur jabetu da arartekoaren ondokoaren karguaz, Manuel Lezertua arartekoak hala proposatuta, Eusko Legebiltzarrean burutu den ekitaldi batean.

Ibáñez de Maeztu Geografia eta Historian lizentziaduna da eta gizarte-hezitzaile gisa jarduteko lanbide-gaikuntza du.

Bere lanbide-karreraren zati bat Eusko Jaurlaritzan egin du, non Justiziako zuzendaria eta Giza Eskubideen arloko zuzendaria izan baitzen. Era berean, Bilboko talde psikosozial judizialeko hezitzaile eta bitartekari izan da, eta hezitzaile Gasteizko Adingabeen Epaitegiko talde teknikoan eta Pontevedrako Adingabeen Zentroan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 16a

 
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad