ITXIALDIAN ETXEGABEAK ARTATZEN EGIN DITUZTEN AHALEGINAK EGITEN JARRAITU BEHAR DUTE EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOEK


ARARTEKOAREN 2/2020 GOMENDIO OROKORRA
Vitoria-Gasteiz

Alarma-egoera laster bukatuko dela kontuan hartuta, Arartekoak euskal administrazio publikoei eskatu die jarrai dezatela itxialdian egin dituzten ahaleginak egiten, eta kalean bizi direnek aurrerantzean ere ostatu egokia eta gizarte-arreta izan ditzatela.

Gomendio orokor horretan, Arartekoak gogora ekarri ditu Etxegabeentzako Euskal Estrategian (2018-2021) onartutako konpromisoak eta jasotako gidalerroak. Estrategia hori Eusko Legebiltzarraren agindu bat betetzeko prestatu zen.

Gomendio horren bidez bat egin du beste orientabide batzuekin, adibidez, Nazio Batuetako Kontalari Bereziak etxebizitza egokia izateko eskubideaz egin duenarekin, zeinak, besteak beste, gomendatzen baitu etxegabeei pandemiaren aurretik eta ondoren berma diezaietela ostatua.

Arartekoak, azkenik, Covid 19aren ondoko gizarteaz hausnartu du, eta estatu sozial eta zuzenbidezkoan talde batzuek pairatzen duten gizarte-desberdintasunaren eta zaurgarritasunaren kontra borrokatzeko dagoen betebeharraz. Duintasunerako eta gizarte-ongizaterako eskubideak aipatu ditu gizarte-jomuga gisa, beharrezko osagaiak baitira gizarte zuzenagoa eta solidarioagoa lortzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 5a

 
GAI HONEKIN LOTUTAKO DOKUMENTUAK
Euskal administrazio publikoek jarraipena eman behar diete kalean bizi diren pertsonak artatzen orain arte egindako ahaleginei, betiere Etxegabeentzako Euskal Estrategiako (2018-2021) jarraibideak betez. Euskal administrazio publikoek jarraipena eman behar diete kalean bizi diren pertsonak artatzen orain arte egindako ahaleginei, betiere Etxegabeentzako Euskal Estrategiako (2018-2021) jarraibideak betez.
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad