JARDUERAK

ARARTEKOAK ESKATU DU ALDEZ AURRETIK ERAGINAREN EBALUAZIOAK EGIN DAITEZELA HAURREN ESKUBIDEEI DAGOZKIEN ERABAKIAK HARTZEKO PROZESUETAN

Vitoria-Gasteiz 23/08/2021

Arartekoak, Kataluniako Síndic de Greugesekin eta Andaluziako Adingabeen Defendatzailearekin batera, iritzia emateko adierazpen bat argitaratu du, Haurren Defentsa-erakundeen Europako Sareak (ENOC) bultzatuta, gai honi buruz: "Haurren eskubideen gaineko eragina ebaluatzea" (CRIA, Child Rights Impact Assessment. Estatuei, agintari nazionalei, eskualdeko, Europako, nazioarteko eta agintari eskudun guztiei eskatu diete haurren eskubideen gaineko ebaluazio-prozesuak ezar ditzatela eta eskubide horietan duten eragina azter dezatela. Prozesu horiek bete daitezen errazteko, ENOCek Gidaliburu bat ere argitaratu du. Bertan, ebaluazio egokia egiteko jarraibideak agertzen dira, legeek, aurrekontu-erabak ...

LAGUNDU GABEKO HAUR ETA NERABEAK BABESTEKO ZERBITZUAK EUROPAN

Vitoria-Gasteiz 28/05/2021

Bakarrik dauden haur eta nerabe atzerritarrak, gaur egun, migrazioaren erronka nagusietako bat dira Europako gizarteentzat eta administrazio publikoentzat. Hala ere, ume horiei harrera egin eta ostatu ematearen erronka ez da, soil-soilik, beraien oinarrizko eskubideak eta funtsezko beharrak (elikagaiak, etxebizitza, osasun-arreta, laguntza juridikoa, e. a. ) bermatzea, baizik eta askoz ere gehiago. Europako agintariek eta agintari nazionalek datozen urteotan gainditu behar duten benetako erronka hauxe da: haur horiek gizarteratzea, harrera-erkidegoetan parte hartzea, adin nagusitasunera igarotzea edo etorkizunean enplegua eskuratu ahal izatea. Txostena egun hauetan egin den Irakurri gehiago

EUSKADIN HAUR ETA NERABEEN KONTRAKO SEXU-ABUSUA ETA SEXU-ESPLOTAZIOA GERTATZEN DIRENEAN JARDUTEKO JARRAIBIDEAK

Bilbo 18/05/2021

Arartekoaren gomendio orokor hau lan-prozesu luze baten emaitza da. Horren bidez, hobetu egin nahi da tratu txar larri horiek jasan dituzten haur eta nerabeen kasuak antzemateko lana, baita horiekiko esku-hartzea eta tratamendua ere. Sexu-abusuaren biktima izan diren haur eta nerabee.euskal administrazio publikoek emandako erantzunagatik zenbait urtetan kezka agertu ondoren, 2019an, Arartekoak jarduera-protokolo baten proposamena prestatzeari ekin zion, arlo horretan espezializatutako pertsona eta erakunde guztiek adierazi zuten gabezia bat arintzeko: sistema publikoek erantzun zatikatua eta loturarik gabea ematen zutela, hau da, ez zegoela irizpide partekaturik eta igarotzeko ibilbide argir ...
RSS
Bikaintasunarekin konpromisoa - Compromiso con la excelencia
sello accesibilidad   sello accesibilidad