Arartekoaren 2015R-732-15 Ebazpena, 2015eko abenduaren 17koa.
Mallabiko Udalari gomendatu zaio berariaz erantzun diezaiola hirigintza lizentzia eskaera bati.
Mallabiko Udalari gomendatu zaio berariaz erantzun diezaiola hirigintza lizentzia eskaera bati.
Legazpiko Udalari gomendatzen zaio (...) elkarte gastronomikoak sortzen dituen eragozpenak saihesteko beharrezkoak diren neurriak har ditzan, eta ingurumenlegezkotasuna betetzeko errekeritu diezaion.
Bilboko Udalari gomendatu zaio baliogabetu dezala emandako exekuzio-agindua, gainditu egin baititu jabetzaren kontserbazio eta mantentze betebeharrak.
Sopuertako Udalari gomendatu zaio berariaz erantzun diezaiola herritar baten eskaerari. Edateko ura banatzeko hodi bat aldatzeko eskatu du, zuntz-zementua baitu horrek.
Beasaingo Udalari gomendatzen dio zehapen-espediente bat iraungitzat jo dezala, ebazpena emateko epea igaro delako.
Zanbranako Udalari gomendatzen zaio hirigintza agindu bat ez betetzeagatik higiezin bateko jabekide bakoitzari ezarritako hertsapen isun batengatiko hainbat likidazioren kobrantza berrikusteko.
Gasteizko Udalari gomendatzen zaio har ditzala dagozkion neurriak Gasteizko higiezin bat kontserbatzeko eta birgaitzeko luzatu diren exekuzio-aginduak betearazteko.
Bermeoko Udalari obren eta jardueren proiektu baten gaineko dokumentuak eskuratzeko eskariak erantzuteko gomendatu zitzaion.
amaitutzat ematen dugu Hondarribiko Udalak hirigintza-kontsulta bati erantzun ez diolako aurkeztutako kexaren inguruan egin dugun esku-hartzea.
Bilboko Udalari gomendatzen zaio (...) jatetxeari eska diezaion horren jardueraren ondoriozko irregulartasun guztiak zuzentzeko eta zaratak eta usainak sortzen dituzten eragozpenak behin betiko konpon