Arartekoaren ebazpena, 2009ko abenduaren 23koa
bukatu da ofizioz hasitako jarduna, gure autonomia erkidegoan izapidetzen diren hirigintzako planek duten ingurumeneko ebaluazioaren beharrari buruzkoa.
bukatu da ofizioz hasitako jarduna, gure autonomia erkidegoan izapidetzen diren hirigintzako planek duten ingurumeneko ebaluazioaren beharrari buruzkoa.
Bergarako Udalari gomendatzen zaio urbanizagarria ez den lurrean txabola eraikitzeari dagokion espedientea behar bezala tramitatzeko eta txakurtegi erabilerak behin betiko eragozteko.
Bermeoko Udalari gomendatzen zaio baliogabe dezala hirigintza araudia urratzeagatik ezarritako zigor bat.
Belauntzako Udalari gomendatzen zaio berariaz erantzun diezaiela egindako eskaerei.
Sondikako Udalari gomendatzen zaio udalerriko auzokide batzuek salatu dituzten jarduera eztabaidagarriak legeztatzeko espedientearekin jarrai dezala
Zumarragako Udalari gomendatzen zaio jabeen komunitate batean kanpoko igogailua jartzeko emandako lizentzia berrikus dezala.
Laudioko Udalari gomendatzen zaio Laudioko José Matia kaleko 16-18. zenbakiko espaloi zatiaren beheratzea irisgarritasun arautegira egokitzeko beharrezko lanak gauza ditzala.
Laudioko Udalari gomendatzen zaio beharrezko lanak gauza ditzala Laudioko Hiru Gurutzeta kaleko 9.ean mugikortasun urria duten pertsonentzat erreserbatuta dagoen ibilgailuen aparkaleku plaza irisgarri
Laudioko Udalari gomendatzen zaio Laudioko Gurutzeta kaleko 23.ean dagoen oinezkoentzako goiko pasagunea irisgarritasun arautegira egokitzeko beharrezko lanak gauza ditzala.
Laudioko Udalari gomendatzen zaio Laudioko Landaluze kaleko 46.ean dagoen oinezkoentzako goiko pasagunea irisgarritasun arautegira egokitzeko beharrezko lanak gauza ditzala.