Arartekoaren 2022R-1182-21 Ebazpena, 2022ko azaroaren 14koa
Durangoko Udalaren Durango Kirolak zerbitzuari gomendatzen dio kexagileari itzul diezaiola padel-pista erreserbatzeko kontzeptuagatik ordaindutako zenbatekoa.
Durangoko Udalaren Durango Kirolak zerbitzuari gomendatzen dio kexagileari itzul diezaiola padel-pista erreserbatzeko kontzeptuagatik ordaindutako zenbatekoa.
Durangoko Udalari gomendatzen zaio errekerimendua egin diezaiola taberna-jarduera baten sustatzaileari, jarduera-lizentzian ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituela ziurtatudezan.
Abadiñoko Udalari espaloietako terrazak jartzerakoan oinezkoentzako ibilbide irisgarriak zehazteko eska daitezkeen baldintzen inguruan gomendatzen zaio.
Bizkaiko Petronor S.A. enpresak petrolioa fintzeko egiten duen industri jardueraren gainean euskal administrazio publikoek daramaten kontrola jorratzen da.
Abadiñoko Udalari gomendatu zaio zenbait baserriren saneamendu desegokiak eragindako osasungarritasunik ezaren aurrean bidezkoak diren egikaritze-aginduak eman ditzan.
Zumaiako Udalari gomendatu zaio industria poligono baten mugakide den urbanizazio batean zarata kontrolatzeko araudiaren betetzea egiaztatze aldera dagozkion neurriekin aurrera jarrai dezala.