Arartekoaren 2023R-1073-21 Ebazpena, 2023ko martxoaren 17koa
Santurtziko Udalari gomendatzen zaio indarreko araudian jasotzen diren baldintzetan erantzun diezaiela udal-taldeek dokumentazioa eskuratzeko egiten dituzten eskaerei.
Santurtziko Udalari gomendatzen zaio indarreko araudian jasotzen diren baldintzetan erantzun diezaiela udal-taldeek dokumentazioa eskuratzeko egiten dituzten eskaerei.
EEEri gomendatzen zaio berrikus dezala osatu gabe zeudelako PAVEA programako laguntzak ukatu zaizkien eskaeren kasua eta bermatu dezala horiek zuzentzeko izapideak ez duela aldatzen laguntzen ebazpen-
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio neurri egokiak har ditzala ostalaritza establezimendu batek eragindako balizko irregulartasunak inguruko auzokoei eragiten ari lekizkiekeen kalteak ekiditeko.
Gernika-Lumoko Udalari gomendatu zaio, indarreko ordenantzaren arabera, espazio publikoa terrazekin okupatzeko baldintzak betearaz ditzan.
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio udalerrian egiten diren noizbehinkako azoketan eta merkatuetan salmenta-postuak eskuratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura zehaztu ditzala.
Adunako Udalari egina, herritar bat eta bere bi semeak erroldan sar ditzan eta bi adingabeen hezkuntzarako eskubidea berma dezan.