Arartekoaren 2022IR-2259-21 Ebazpena, 2022ko urtarrilaren 25ekoa.
Arartekoak amaitutzat eman du bere esku-hartzea Alokabide sozietate publikoaren esku-hartze batekin erakutsitako desadostasunari lotutako kexa baten harira.
Arartekoak amaitutzat eman du bere esku-hartzea Alokabide sozietate publikoaren esku-hartze batekin erakutsitako desadostasunari lotutako kexa baten harira.
Berrizko Udalari gomendatzen zaio urbanizazio obra osagarriak behar bezala burutzeko berme gisa jarritako abala itzul dezala.
Bakioko Udalari gomendatzen zaio eskatzen duten partikularrei osoko bilkurak grabatzeko baimena ematea.
Bakioko Udalari egindako eskaeraren ondotik jendaurrean aurkeztutako dokumentazioaren euskarri informatikoaren kopia eman ez izanari buruzko jarduera amaitutzat jo da.
Bakioko Udalari gomendatzen zaio lizentziarik gabeko lurzati bat hesitzeko obrengatik egindako salaketari erantzuna eman diezaion eta legalizatzeko dagokion izapidearekin jarrai dezan.
amaiera ematen zaio Bakioko plangintzako Arau Subsidiarioen aldaketaren gaineko jarduerari.
Arraia-Maeztuko Udalari gomendatzen zaio ofizioz itzul dezala Udal Plangintzako Arau Subsidiarioen aldaketa zehatzari dagokion espedientea idatzi eta izapidetzeko ordaindu zen konturako zenbatekoa.