Arartekoaren 2022IR-2259-21 Ebazpena, 2022ko urtarrilaren 25ekoa.
Arartekoak amaitutzat eman du bere esku-hartzea Alokabide sozietate publikoaren esku-hartze batekin erakutsitako desadostasunari lotutako kexa baten harira.
Arartekoak amaitutzat eman du bere esku-hartzea Alokabide sozietate publikoaren esku-hartze batekin erakutsitako desadostasunari lotutako kexa baten harira.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartu ditzala azoka egunetan gauez egiten diren zamalanek eragindako eragozpenak saiheste aldera.
URA - Uraren Euskal Agentziari gomendatzen zaio berrikus dezala aldi baterako ur-ikuskatzaileen aldi baterako beharrak betetzeko lan-poltsa sortzeko deitutako hautapen-prozesua.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio kexan salatzen den trafiko-araudia ez betetzearekin lotutako egoera egiaztatzeko eta, hala badagokio, neurri egokiak har ditzan egoera hori konpontze aldera.
URA Uraren Euskal Agentziari gomendatzen zaio Iurritako errotaren egoeraren gaineko espedientearen egoeraren berri eman dezan eta ingurumen informazioari buruzko eskaera bati erantzun diezaion.
Bidegoiango Udalari gomendatzen zaio bide baten erabilerari buruzko ikerketa-espedientea artxiba dezan.