Arartekoaren 2023R-3234-23 Ebazpena 2023ko abenduaren 22koa
Honen bidez, Laudioko Udalari gomendatu zaio aurkeztutako salaketa izapidetu eta erantzun dezan, eraikin jakin bat segurtasun-baldintza egokian dagoela bermatze aldera.
Honen bidez, Laudioko Udalari gomendatu zaio aurkeztutako salaketa izapidetu eta erantzun dezan, eraikin jakin bat segurtasun-baldintza egokian dagoela bermatze aldera.
Arartekoak amaitutzat eman du bere esku-hartzea Alokabide sozietate publikoaren esku-hartze batekin erakutsitako desadostasunari lotutako kexa baten harira.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartu ditzala azoka egunetan gauez egiten diren zamalanek eragindako eragozpenak saiheste aldera.
ikastetxe bateko instalazioetan amiantoa hauteman izanari lotuta Laudioko Udalak egindako jardunari buruzkoa.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio kexan salatzen den trafiko-araudia ez betetzearekin lotutako egoera egiaztatzeko eta, hala badagokio, neurri egokiak har ditzan egoera hori konpontze aldera.
Laudioko Udalari gomendatzen zaio berriz azter dezala informazioa eskuratzeko eskaera bat ukatzeko erabakia.
Laudioko Udalari gomendatzen zaio behar bezala erantzun diezaien 26 A Banatze Arloko D Burutze Unitatean aurreikusitako urbanizazio-lanak bultzatzeko eskaerei.
Orioko Udalari zenbait irizpide gomendatzen zaizkio, herritarrekin duen harremanean hizkuntza ofizialak erabiltzearen gainean.
Laudioko Udalari gomendatzen zaio jabetza pribatu baten sestra gaineko erabilera publikoaren ondoriozko betebeharrak beregain har ditzala.
Orioko Udalari gomendatzen zaio burutu duen gizarte esku-hartzea ebalua dezan eta, beharrezkoa balitz, ondare erantzukizunezko prozedura ofizioz has dezan eta beharrezkoak diren neurriak abian jar dit