Arartekoaren 2022IR-2259-21 Ebazpena, 2022ko urtarrilaren 25ekoa.
Arartekoak amaitutzat eman du bere esku-hartzea Alokabide sozietate publikoaren esku-hartze batekin erakutsitako desadostasunari lotutako kexa baten harira.
Arartekoak amaitutzat eman du bere esku-hartzea Alokabide sozietate publikoaren esku-hartze batekin erakutsitako desadostasunari lotutako kexa baten harira.
Debako Udalari gomendatzen zaio berariaz ebatz dezala hirigintza-informazioa bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeko eskaria.
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio neurri egokiak har ditzala ostalaritza establezimendu batek eragindako balizko irregulartasunak inguruko auzokoei eragiten ari lekizkiekeen kalteak ekiditeko.
Gernika-Lumoko Udalari gomendatu zaio, indarreko ordenantzaren arabera, espazio publikoa terrazekin okupatzeko baldintzak betearaz ditzan.
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio udalerrian egiten diren noizbehinkako azoketan eta merkatuetan salmenta-postuak eskuratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura zehaztu ditzala.
Azkoitiko Udalari gomendatzen zaio ofizioz baliogabetu ditzala kexagileari igorritako likidazioak hilerriaren 01.a) tasaren ondorioz eta tasa hori ordenantzatik kendu dezala