Arartekoaren 2020R-283-2020 Ebazpena, 2020ko abuztuaren 14koa.
Debako Udalari gomendatzen zaio berariaz ebatz dezala hirigintza-informazioa bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeko eskaria.
Debako Udalari gomendatzen zaio berariaz ebatz dezala hirigintza-informazioa bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeko eskaria.
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio neurri egokiak har ditzala ostalaritza establezimendu batek eragindako balizko irregulartasunak inguruko auzokoei eragiten ari lekizkiekeen kalteak ekiditeko.
Zierbenako Udalari gomendatu genion etxebizitza baten ezegonkortasunarilotutako salaketari erantzuteko. Izan ere, euri-uren eta bestelakoen hodiakigarotzen dira kexagilearen finkatik.
Gernika-Lumoko Udalari gomendatu zaio, indarreko ordenantzaren arabera, espazio publikoa terrazekin okupatzeko baldintzak betearaz ditzan.
Alonsotegiko Udalari gomendatzen zaio, legezko eran eta eskaturikoaren arabera, kexagilearen finka baten mugaketa izapidetu dezala. Udal titularitateko beste finka baten mugakidea da finka hori.
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio udalerrian egiten diren noizbehinkako azoketan eta merkatuetan salmenta-postuak eskuratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura zehaztu ditzala.