Arartekoaren 2020R-1949-19 ebazpena, 2020ko martxoaren 12koa.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartu ditzala azoka egunetan gauez egiten diren zamalanek eragindako eragozpenak saiheste aldera.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartu ditzala azoka egunetan gauez egiten diren zamalanek eragindako eragozpenak saiheste aldera.
Amaiera ematen zaio hurrengo kexa honi: euskarazko zerbitzu egoki bat ematearen beharra Amorebieta-Etxanoko Udalean.
Oiartzungo Udalari Aiako Harria natur parkean eraikigarritasuna gehitu gabe borda bat berritzeko obren aukerari buruzko hirigintza kontsulta berariaz ebaztea gomendatzen diona.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio kexan salatzen den trafiko-araudia ez betetzearekin lotutako egoera egiaztatzeko eta, hala badagokio, neurri egokiak har ditzan egoera hori konpontze aldera.
Oiartzungo Udalari iradoki genion beharrezkoak ziren neurriak har zitzan, ostalaritza establezimendu batek izan zitzakeen irregulartasunek aldamenean bizi ziren pertsonei kalterik ez eragiteko.
Amorebieta-Etxanoko Udalari gomendatzen zaio erantzun diezaien hirigintza alorreko salaketei, lanabesak gordetzeko etxola batean baimenik gabe egindako obren inguruan.
Bizkaiko Petronor S.A. enpresak petrolioa fintzeko egiten duen industri jardueraren gainean euskal administrazio publikoek daramaten kontrola jorratzen da.
Zornotzako Udalari gomendatzen zaio udalerrian egindako obra batzuen harira udalaren kontrola eskatzen duten zenbait idazkiri erantzun diezaien.
Oiartzungo Udalari gomendatzen zaio egindako eskaera baten izapidea sustatu dezan eta egindako eskaera bakoitza erantzun dezan.
Amorebieta-Etxanoko Udalari hirigintzako legezkotasunaren aurka lur-zati baten baso erabileragatik egindako salaketa bat izapidetzeko gomendatzen diona