Arartekoaren 2023R-1073-21 Ebazpena, 2023ko martxoaren 17koa
Santurtziko Udalari gomendatzen zaio indarreko araudian jasotzen diren baldintzetan erantzun diezaiela udal-taldeek dokumentazioa eskuratzeko egiten dituzten eskaerei.
Santurtziko Udalari gomendatzen zaio indarreko araudian jasotzen diren baldintzetan erantzun diezaiela udal-taldeek dokumentazioa eskuratzeko egiten dituzten eskaerei.
Bakioko Udalari gomendatzen zaio eskatzen duten partikularrei osoko bilkurak grabatzeko baimena ematea.
Bakioko Udalari egindako eskaeraren ondotik jendaurrean aurkeztutako dokumentazioaren euskarri informatikoaren kopia eman ez izanari buruzko jarduera amaitutzat jo da.
Bakioko Udalari gomendatzen zaio lizentziarik gabeko lurzati bat hesitzeko obrengatik egindako salaketari erantzuna eman diezaion eta legalizatzeko dagokion izapidearekin jarrai dezan.
amaiera ematen zaio Bakioko plangintzako Arau Subsidiarioen aldaketaren gaineko jarduerari.
Arraia-Maeztuko Udalari gomendatzen zaio ofizioz itzul dezala Udal Plangintzako Arau Subsidiarioen aldaketa zehatzari dagokion espedientea idatzi eta izapidetzeko ordaindu zen konturako zenbatekoa.