Arartekoaren 2020R-1859-20 Ebazpena, 2020ko abenduaren 18koa.
Lezoko Udalari gomendatu zitzaion berariaz eta modu arrazoituan ebazteko udal lizentziarik gabeko teilape bat eraistea agintzeko udal errekerimendua betearazteko aurkeztutako salaketa.
Lezoko Udalari gomendatu zitzaion berariaz eta modu arrazoituan ebazteko udal lizentziarik gabeko teilape bat eraistea agintzeko udal errekerimendua betearazteko aurkeztutako salaketa.
Mundakako Udalari gomendatzen zaio Larrinaga jauregian eta haren inguruan aurreikusi diren hirigintzako jardueren gaineko hirigintzako informazioa eskuratzeko eskaeraren gaitzespena berrikus dezan.
Zanbranako Udalari gomendatzen zaio hirigintza agindu bat ez betetzeagatik higiezin bateko jabekide bakoitzari ezarritako hertsapen isun batengatiko hainbat likidazioren kobrantza berrikusteko.
Zanbranako Udalari gomendatzen zaio animaliak gordetzeko txabola baten erabileraren aurka egindako salaketari erantzuna eman diezaion.
Arraia-Maeztuko Udalari gomendatzen zaio ofizioz itzul dezala Udal Plangintzako Arau Subsidiarioen aldaketa zehatzari dagokion espedientea idatzi eta izapidetzeko ordaindu zen konturako zenbatekoa.