Arartekoaren 2020R-1949-19 ebazpena, 2020ko martxoaren 12koa.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartu ditzala azoka egunetan gauez egiten diren zamalanek eragindako eragozpenak saiheste aldera.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartu ditzala azoka egunetan gauez egiten diren zamalanek eragindako eragozpenak saiheste aldera.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio kexan salatzen den trafiko-araudia ez betetzearekin lotutako egoera egiaztatzeko eta, hala badagokio, neurri egokiak har ditzan egoera hori konpontze aldera.
Lasarte-Oriako Udalari gomendatzen zaio jarrai dezala bere jardueran, lizentziarikgabeko obra bat salatzeko aurkeztutako kexari erantzuteko.
Lasarte-Oriako Udalari gomendatzen zaio egokiak diren neurriak har ditzala (...) tabernak eragiten dituen eragozpenak ekiditeko, eta jarduera horri eska diezaiola ingurumenaren arloko legea bete dezan
gomendatzen zaio Lasarte-Oriako Udalari irisgarritasun-neurriak har ditzan udal-kiroldegian.
amaitutzat ematen dugu Urdulizko Udalak hainbat hirigintza-salaketari erantzun ez dielako aurkeztutako kexaren inguruan egin dugun esku-hartzea.
Artzentalesko Udalari gomendatzen zaio erregistroko izen-emate baten aurrean esku hartu dezan, bide publiko bat partikular baten izenean baitago.
Lasarte-Oriako Udalari egina, hainbat agiri lortzeko eskaera berariaz ebatz dezan.
Lasarte-Oriako Udalari egina, herri barruko bideak mantentzeko udal zerbitzuen jarduerak eragindako ondare erantzukizuna onar dezan.