Arartekoaren 2020R-1949-19 ebazpena, 2020ko martxoaren 12koa.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartu ditzala azoka egunetan gauez egiten diren zamalanek eragindako eragozpenak saiheste aldera.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartu ditzala azoka egunetan gauez egiten diren zamalanek eragindako eragozpenak saiheste aldera.
Balmasedako Udalari gomendatzen zaio berrikus dezala pertsona bat biztanleen erroldatik ofizioz bajan emateari buruzko espedientea.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio kexan salatzen den trafiko-araudia ez betetzearekin lotutako egoera egiaztatzeko eta, hala badagokio, neurri egokiak har ditzan egoera hori konpontze aldera.
Balmasedako Udalari gomendatu zaio lokal partikular batean intsektuak hiltzeko neurriak susta ditzala bertako osasungarritasuna bermatzeko.
Menagarai-Beotegiko Administrazio Batzordeari Kontzejuko herritar baten sinaduraren gainean egindako azterlan grafologikoaren txostena emateko gomendatzen diona.
Balmasedako Udalari gomendatzen zaio espresuki eta arrazoiak emanez ebatz dezala ibilgailu batean izandako kalteengatik jarri zen ondare erantzukizuneko erreklamazio bat.
Atxondoko Udalari egina, lurzati bat ixteari buruz hirigintzako legeria beteko dela bermatzeko neurri egokiak har ditzan.