Arartekoaren 2020R-1859-20 Ebazpena, 2020ko abenduaren 18koa.
Lezoko Udalari gomendatu zitzaion berariaz eta modu arrazoituan ebazteko udal lizentziarik gabeko teilape bat eraistea agintzeko udal errekerimendua betearazteko aurkeztutako salaketa.
Lezoko Udalari gomendatu zitzaion berariaz eta modu arrazoituan ebazteko udal lizentziarik gabeko teilape bat eraistea agintzeko udal errekerimendua betearazteko aurkeztutako salaketa.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartu ditzala azoka egunetan gauez egiten diren zamalanek eragindako eragozpenak saiheste aldera.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio kexan salatzen den trafiko-araudia ez betetzearekin lotutako egoera egiaztatzeko eta, hala badagokio, neurri egokiak har ditzan egoera hori konpontze aldera.
Iruña Okako Udalari gomendatzen zaio ibilgailua teknikoki egokitu ez duten pertsonei TMIZen ezgaitasunagatiko salbuespena ezeztatzeko eman dituen ebazpenak baliogabetzea.
Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialari gomendatzen zaio erantzukizun zibilaren eta diziplinazkoaren arloko kexen kudeaketarako irizpideak aplika ditzala eta Estatutuetan zenbait aldaketa egin ditzala