Arartekoaren 2020R-1859-20 Ebazpena, 2020ko abenduaren 18koa.
Lezoko Udalari gomendatu zitzaion berariaz eta modu arrazoituan ebazteko udal lizentziarik gabeko teilape bat eraistea agintzeko udal errekerimendua betearazteko aurkeztutako salaketa.
Lezoko Udalari gomendatu zitzaion berariaz eta modu arrazoituan ebazteko udal lizentziarik gabeko teilape bat eraistea agintzeko udal errekerimendua betearazteko aurkeztutako salaketa.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartu ditzala azoka egunetan gauez egiten diren zamalanek eragindako eragozpenak saiheste aldera.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio kexan salatzen den trafiko-araudia ez betetzearekin lotutako egoera egiaztatzeko eta, hala badagokio, neurri egokiak har ditzan egoera hori konpontze aldera.
Zanbranako Udalari gomendatzen zaio hirigintza agindu bat ez betetzeagatik higiezin bateko jabekide bakoitzari ezarritako hertsapen isun batengatiko hainbat likidazioren kobrantza berrikusteko.
Zanbranako Udalari gomendatzen zaio animaliak gordetzeko txabola baten erabileraren aurka egindako salaketari erantzuna eman diezaion.
Donostiako Sustapena elkarteak langileak aukeratzeko iragarri duen prozesu batean berdintasunaren printzipioa bermatzeko neurriei buruzkoa.