Arartekoaren 2023R-3234-23 Ebazpena 2023ko abenduaren 22koa
Honen bidez, Laudioko Udalari gomendatu zaio aurkeztutako salaketa izapidetu eta erantzun dezan, eraikin jakin bat segurtasun-baldintza egokian dagoela bermatze aldera.
Honen bidez, Laudioko Udalari gomendatu zaio aurkeztutako salaketa izapidetu eta erantzun dezan, eraikin jakin bat segurtasun-baldintza egokian dagoela bermatze aldera.
Mungiako Udalari gomendatu zaio berrikus ditzala kirol-zerbitzuak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen bere ordenantza fiskalaren xedapenak eta jaso eta aitortu dezala dirutan egin
Mungiako Udalari gomendatzen zaio berrikus ditzan udal kiroldegiko tarifak, guraso bakarreko familien (kide gutxiko familiak barne) sustapenaren ikuspegi integratzailetik.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartu ditzala azoka egunetan gauez egiten diren zamalanek eragindako eragozpenak saiheste aldera.
Mungiako Udalari gomendatzen zaio herritar batek aurkeztutako Euskera Eskura txartela itzultzeko eskaera onartzeko.
ikastetxe bateko instalazioetan amiantoa hauteman izanari lotuta Laudioko Udalak egindako jardunari buruzkoa.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio kexan salatzen den trafiko-araudia ez betetzearekin lotutako egoera egiaztatzeko eta, hala badagokio, neurri egokiak har ditzan egoera hori konpontze aldera.
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio neurri egokiak har ditzala ostalaritza establezimendu batek eragindako balizko irregulartasunak inguruko auzokoei eragiten ari lekizkiekeen kalteak ekiditeko.
Laudioko Udalari gomendatzen zaio berriz azter dezala informazioa eskuratzeko eskaera bat ukatzeko erabakia.
Gernika-Lumoko Udalari gomendatu zaio, indarreko ordenantzaren arabera, espazio publikoa terrazekin okupatzeko baldintzak betearaz ditzan.