Arartekoaren 2020R-1949-19 ebazpena, 2020ko martxoaren 12koa.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartu ditzala azoka egunetan gauez egiten diren zamalanek eragindako eragozpenak saiheste aldera.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak hartu ditzala azoka egunetan gauez egiten diren zamalanek eragindako eragozpenak saiheste aldera.
URA - Uraren Euskal Agentziari gomendatzen zaio berrikus dezala aldi baterako ur-ikuskatzaileen aldi baterako beharrak betetzeko lan-poltsa sortzeko deitutako hautapen-prozesua.
Arrasateko Udalari gomendatzen zaio kexan salatzen den trafiko-araudia ez betetzearekin lotutako egoera egiaztatzeko eta, hala badagokio, neurri egokiak har ditzan egoera hori konpontze aldera.
Legazpiko Udalari gomendatzen zaio (...) elkarte gastronomikoak sortzen dituen eragozpenak saihesteko beharrezkoak diren neurriak har ditzan, eta ingurumenlegezkotasuna betetzeko errekeritu diezaion.
URA Uraren Euskal Agentziari gomendatzen zaio Iurritako errotaren egoeraren gaineko espedientearen egoeraren berri eman dezan eta ingurumen informazioari buruzko eskaera bati erantzun diezaion.
Legazpiko Udalari egina, elkarte gastronomiko baten titularrari zaratak sorturiko eragozpenak saihesteko beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak har ditzala eska diezaion.