Arartekoaren 2023C-1493-23 Ebazpena, 2023ko urriaren 23koa
Euskadin torturaren biktimen egoerari buruzko kontsulta bati erantzuna ematen zaio.
Euskadin torturaren biktimen egoerari buruzko kontsulta bati erantzuna ematen zaio.
AzpeitikoUdalari gomendatzen zaio behar diren ikuskapen, kontrol eta ingurumen-diziplina neurriak har ditzala ostalaritza-establezimendu bateko musika-taldeak eragindako gehiegizko zarata zuzentzeko.
Lezoko Udalari gomendatu zitzaion berariaz eta modu arrazoituan ebazteko udal lizentziarik gabeko teilape bat eraistea agintzeko udal errekerimendua betearazteko aurkeztutako salaketa.
Pasaiako Udalari iradokitzen zaio agiriak erregistratzeko zerbitzua hobetu dezan, barrutietan egindako agirien aurkezpena erraztuko duten neurri antolatzaile eta teknikoak hartuta.
Pasaiako Udalari gomendatzen zaio gas kanalizazioa jartzeko lizentzia eman dezala, proiektuak kanalizazioa arau subsidiarioetan ezarritakoaren arabera estaltzen duen kasuetan.
Pasaiako Udalari gomendatzen zaio Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzako Lurralde Epaimahaiak balio justuko espediente batean eskatu zuen balorazio txostena bideratu dezala.
lursail baten titulartasun publikoa edo pribatua zehazteko nahitaezko administrazio prozedura izapidetzeko gomendioa egiten zaio Pasaiako Udalari.