Arartekoaren 2023R-2053-22 Ebazpena, 2023ko martxoaren 21ekoa
Zierbenako Udalari gomendatu zaio, dagokion izapideak egin baino lehen, pertsona bat inskriba dezan udalerri horretako biztanleen erroldan.
Zierbenako Udalari gomendatu zaio, dagokion izapideak egin baino lehen, pertsona bat inskriba dezan udalerri horretako biztanleen erroldan.
URA - Uraren Euskal Agentziari gomendatzen zaio berrikus dezala aldi baterako ur-ikuskatzaileen aldi baterako beharrak betetzeko lan-poltsa sortzeko deitutako hautapen-prozesua.
Orozkoko Udalari dagokion zehapen-espedientearen hasieraren auzia berariaz eta arrazoituz ebaztea gomendatzen dio, animaliak edukitzearen araudia hausteagatik aurkeztutako salaketen ondoreetarako.
Orozkoko Udalari gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezala Goindegiko iturrira heltzeko bidearen erabilera eta jabari publikoa desafektatzeko udalbatzaren erabakia.
URA Uraren Euskal Agentziari gomendatzen zaio Iurritako errotaren egoeraren gaineko espedientearen egoeraren berri eman dezan eta ingurumen informazioari buruzko eskaera bati erantzun diezaion.
Elgetako Udalari gomendatzen zaio ofizioz baliogabetu ditzala auzokide bati 2008. urteaz geroztik zabor-tasa gisa bidali dizkion likidazioak, hari ez baitio beraren etxebizitzan zabor-bilketa zerbitzu