Arartekoaren 2020R-1859-20 Ebazpena, 2020ko abenduaren 18koa.
Lezoko Udalari gomendatu zitzaion berariaz eta modu arrazoituan ebazteko udal lizentziarik gabeko teilape bat eraistea agintzeko udal errekerimendua betearazteko aurkeztutako salaketa.
Lezoko Udalari gomendatu zitzaion berariaz eta modu arrazoituan ebazteko udal lizentziarik gabeko teilape bat eraistea agintzeko udal errekerimendua betearazteko aurkeztutako salaketa.
Euskal Trenbide Sareari iradokitzen zaio Durangoko tren geltokian komun publikorik ez jartzeko erabakia berrazter dezala.
Elorrioko Udalari gomendatzen zaio hirigintza-araudia urratzeagatiko isun bat ondorerik gabe uztea.
Elorrioko Udalari gomendatzen zaio beharrezko neurriak sustatzea, lokal partikular batean kontserbazio-, higiene- eta osasungarritasun-betebeharrak betetzeko.
Bastidako Udalari gomendatzen zaio interesatuta dagoen orori aukera eman diezaiola Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berrikusi eta egokitzeko prozesuan benetan parte hartzeko.
Bastidako Udalari egina, taberna baten jabeari araudiak agindutako hots isolamenduzko eta modulaziozko neurriak har ditzala eska diezaion eta, hala egin ezean, zuhurtasunezko neurri gisa taberna itxi