Arartekoaren 2023R-3234-23 Ebazpena 2023ko abenduaren 22koa
Honen bidez, Laudioko Udalari gomendatu zaio aurkeztutako salaketa izapidetu eta erantzun dezan, eraikin jakin bat segurtasun-baldintza egokian dagoela bermatze aldera.
Honen bidez, Laudioko Udalari gomendatu zaio aurkeztutako salaketa izapidetu eta erantzun dezan, eraikin jakin bat segurtasun-baldintza egokian dagoela bermatze aldera.
Oiartzungo Udalari Aiako Harria natur parkean eraikigarritasuna gehitu gabe borda bat berritzeko obren aukerari buruzko hirigintza kontsulta berariaz ebaztea gomendatzen diona.
ikastetxe bateko instalazioetan amiantoa hauteman izanari lotuta Laudioko Udalak egindako jardunari buruzkoa.
Oiartzungo Udalari iradoki genion beharrezkoak ziren neurriak har zitzan, ostalaritza establezimendu batek izan zitzakeen irregulartasunek aldamenean bizi ziren pertsonei kalterik ez eragiteko.
Laudioko Udalari gomendatzen zaio berriz azter dezala informazioa eskuratzeko eskaera bat ukatzeko erabakia.
Laudioko Udalari gomendatzen zaio behar bezala erantzun diezaien 26 A Banatze Arloko D Burutze Unitatean aurreikusitako urbanizazio-lanak bultzatzeko eskaerei.
Uribarri Ganboako Administrazio Batzarrari gomendatzen zaio kontzejuko ondareondasunen errentamendu esleipena legeari jarraiki izapide dezan.
Laudioko Udalari gomendatzen zaio jabetza pribatu baten sestra gaineko erabilera publikoaren ondoriozko betebeharrak beregain har ditzala.
Elorrioko Udalari gomendatzen zaio hirigintza-araudia urratzeagatiko isun bat ondorerik gabe uztea.
Elorrioko Udalari gomendatzen zaio beharrezko neurriak sustatzea, lokal partikular batean kontserbazio-, higiene- eta osasungarritasun-betebeharrak betetzeko.