Arartekoaren 2016R-1923-16 Ebazpena, 2016ko azaroaren 29koa
Urrunagako Administrazio Batzarrari gomendatzen eta gogorarazten zaio ordenantza fiskalak aldatzeko prozedurari jarraitu behar diola, ur-horniduraren tasa igo ahal izateko.
Urrunagako Administrazio Batzarrari gomendatzen eta gogorarazten zaio ordenantza fiskalak aldatzeko prozedurari jarraitu behar diola, ur-horniduraren tasa igo ahal izateko.
Ensanche 21 Zabalgunea S.A. udal-sozietateari gomendatzen zaio pertsona onuradunaren oinordekoei etxebizitza birgaitzeko emandako laguntzengatik zordundutako kopurua ordain diezaiela.
Lekeitioko Udalari hau gomendatzen zaio: komunikazio-sistema orokorreko lurzorua lagatzeko gauzatu zen hitzarmenean adostutako obren egikaritze okerrari buruzko eskaera egoki izapidetzea.
Zumaiako Udalari gomendatu zaio industria poligono baten mugakide den urbanizazio batean zarata kontrolatzeko araudiaren betetzea egiaztatze aldera dagozkion neurriekin aurrera jarrai dezala.
Lekeitioko Udalari gomendatu zaio elkarte gastronomiko bati ostalaritza-establezimenduak eta antzekoak arautzen dituen ordenantza betetzeko agin diezaiola.
Lekeitioko Udalari gomendatu zaio lurzoru urbanizaezinean dagoen eraikin bat berritzeko emandako hirigintza-lizentzia berrikus dezan.