Arartekoaren 2023R-3234-23 Ebazpena 2023ko abenduaren 22koa
Honen bidez, Laudioko Udalari gomendatu zaio aurkeztutako salaketa izapidetu eta erantzun dezan, eraikin jakin bat segurtasun-baldintza egokian dagoela bermatze aldera.
Honen bidez, Laudioko Udalari gomendatu zaio aurkeztutako salaketa izapidetu eta erantzun dezan, eraikin jakin bat segurtasun-baldintza egokian dagoela bermatze aldera.
Oiartzungo Udalari Aiako Harria natur parkean eraikigarritasuna gehitu gabe borda bat berritzeko obren aukerari buruzko hirigintza kontsulta berariaz ebaztea gomendatzen diona.
ikastetxe bateko instalazioetan amiantoa hauteman izanari lotuta Laudioko Udalak egindako jardunari buruzkoa.
Oiartzungo Udalari iradoki genion beharrezkoak ziren neurriak har zitzan, ostalaritza establezimendu batek izan zitzakeen irregulartasunek aldamenean bizi ziren pertsonei kalterik ez eragiteko.
Laudioko Udalari gomendatzen zaio berriz azter dezala informazioa eskuratzeko eskaera bat ukatzeko erabakia.
Sopuertako Udalari gomendatzen zaio udal ondasun komunalei buruz eskatutako informazioa emateko.
Sopuertako Udalari gomendatzen zaio azken bi urteetan lur-zati publiko zein pribatuetatik zura atera duten enpresei buruzko informazioa emateko.
Euskotren elkarte publikoari gomendatzen zaio aldi baterako lan-poltsa bat eratzeko prozesuan egindako nortasun-probetan eta elkarrizketa pertsonalean aplikatu ziren irizpideak eta horiek nola aplikat
Sopuertako Udalari gomendatu zaio berariaz erantzun diezaiola herritar baten eskaerari. Edateko ura banatzeko hodi bat aldatzeko eskatu du, zuntz-zementua baitu horrek.
Laudioko Udalari gomendatzen zaio behar bezala erantzun diezaien 26 A Banatze Arloko D Burutze Unitatean aurreikusitako urbanizazio-lanak bultzatzeko eskaerei.