Arartekoaren 2022R-465-22 Ebazpena, 2022ko azaroaren 3koa
Lanbideri gomendatzen zaio Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordearen ebazpena betetzea eta kexagileak eskatutako datuak ematea.
Lanbideri gomendatzen zaio Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordearen ebazpena betetzea eta kexagileak eskatutako datuak ematea.
Arartekoak amaitutzat eman du bere esku-hartzea Lanbidek etxebizitzarako prestazio osagarria eteteak eragindako desadostasunari lotutako kexa baten harira
Lezoko Udalari gomendatu zitzaion berariaz eta modu arrazoituan ebazteko udal lizentziarik gabeko teilape bat eraistea agintzeko udal errekerimendua betearazteko aurkeztutako salaketa.
Orozkoko Udalari dagokion zehapen-espedientearen hasieraren auzia berariaz eta arrazoituz ebaztea gomendatzen dio, animaliak edukitzearen araudia hausteagatik aurkeztutako salaketen ondoreetarako.
Gaubeako Udalari gomendatzen zaio, udal jarduketekin jarrai dezala abandonatutako higiezin baten inguruetan segurtasuna nahiz osasungarritasuna bermatze aldera.
Orozkoko Udalari gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezala Goindegiko iturrira heltzeko bidearen erabilera eta jabari publikoa desafektatzeko udalbatzaren erabakia.