Arartekoaren 2023R-2053-22 Ebazpena, 2023ko martxoaren 21ekoa
Zierbenako Udalari gomendatu zaio, dagokion izapideak egin baino lehen, pertsona bat inskriba dezan udalerri horretako biztanleen erroldan.
Zierbenako Udalari gomendatu zaio, dagokion izapideak egin baino lehen, pertsona bat inskriba dezan udalerri horretako biztanleen erroldan.
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio neurri egokiak har ditzala ostalaritza establezimendu batek eragindako balizko irregulartasunak inguruko auzokoei eragiten ari lekizkiekeen kalteak ekiditeko.
Hernaniko Udalari kexa jarri duten garajeen komunitateek azaleraren erabilera publikoa konpontzeari eta garajeetan eragindako kalteei buruz egindako eskaria egoki erantzuteko gomendatu zaio.
Gernika-Lumoko Udalari gomendatu zaio, indarreko ordenantzaren arabera, espazio publikoa terrazekin okupatzeko baldintzak betearaz ditzan.
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio udalerrian egiten diren noizbehinkako azoketan eta merkatuetan salmenta-postuak eskuratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura zehaztu ditzala.
Hernaniko Udalari gomendatzen zaio beharrezko izapideak egin aurretik, udal erroldan izena ematearen ziurtagiria egin dezala.
Hernaniko Udalari gomendatzen zaio Kultura sailean administrari laguntzailea kontratatzeko garatutako prozesua berrikus dezala, berdintasun, merezimendu eta gaitasunaren eskakizunetara egokitzeko, eta
Hernaniko Udalari gomendatzen zaio bertan behera utz dezala familia bat Patronatuaren jabetzako etxebizitza batetik joanarazteko hartutako erabakia eta gizarte babeseko neurri egokiak gara ditzala.