Arartekoaren 2024R-2895-23 Ebazpena, 2024ko apirilaren 16koa
Zaratamoko Udalari gomendatzen zaio berariaz eta modu arrazoituan erantzun diezaiola plan partzial bat hasiera batean onesteko eskaera bati.
Zaratamoko Udalari gomendatzen zaio berariaz eta modu arrazoituan erantzun diezaiola plan partzial bat hasiera batean onesteko eskaera bati.
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio neurri egokiak har ditzala ostalaritza establezimendu batek eragindako balizko irregulartasunak inguruko auzokoei eragiten ari lekizkiekeen kalteak ekiditeko.
Gernika-Lumoko Udalari gomendatu zaio, indarreko ordenantzaren arabera, espazio publikoa terrazekin okupatzeko baldintzak betearaz ditzan.
Zanbranako Udalari gomendatzen zaio hirigintza agindu bat ez betetzeagatik higiezin bateko jabekide bakoitzari ezarritako hertsapen isun batengatiko hainbat likidazioren kobrantza berrikusteko.
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio udalerrian egiten diren noizbehinkako azoketan eta merkatuetan salmenta-postuak eskuratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura zehaztu ditzala.
Zanbranako Udalari gomendatzen zaio animaliak gordetzeko txabola baten erabileraren aurka egindako salaketari erantzuna eman diezaion.
Zaratamoko Udalari gomendatzen zaio hirigintzako diziplina-espedientea has dezala dagozkion hirigintzako baimenik gabe egindako urbanizazio eta eraikuntzako zenbait obra direla-eta.