Arartekoaren 2019R-2379-18 Ebazpena, 2019ko azaroaren 25ekoa
URA - Uraren Euskal Agentziari gomendatzen zaio berrikus dezala aldi baterako ur-ikuskatzaileen aldi baterako beharrak betetzeko lan-poltsa sortzeko deitutako hautapen-prozesua.
URA - Uraren Euskal Agentziari gomendatzen zaio berrikus dezala aldi baterako ur-ikuskatzaileen aldi baterako beharrak betetzeko lan-poltsa sortzeko deitutako hautapen-prozesua.
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio neurri egokiak har ditzala ostalaritza establezimendu batek eragindako balizko irregulartasunak inguruko auzokoei eragiten ari lekizkiekeen kalteak ekiditeko.
Ondarroako Udalari gomendatzen zaio legezkotasunera egokitzeko terraza bat baimentzeko baldintzak eta, egokia izatekotan, dagozkion zehapen-espedienteak bideratzeko.
honako gomendio hau egin dio Ibarrako Udalari: erabilera publikoko plaza bateko zoladura berritzeak eragindako gastuak direla-eta jabeei bidezko konpentsazio bat jasotzeko eskubidea onar diezaien.
Gernika-Lumoko Udalari gomendatu zaio, indarreko ordenantzaren arabera, espazio publikoa terrazekin okupatzeko baldintzak betearaz ditzan.
Ondarroako Udalari mahaiak eta aulkiak instalatzeko baimen batindargabetzeko aholkatu du jabari publikoaren okupazioa erregulatzen duen udalordenantzaren aurkakoa izateagatik.
URA Uraren Euskal Agentziari gomendatzen zaio Iurritako errotaren egoeraren gaineko espedientearen egoeraren berri eman dezan eta ingurumen informazioari buruzko eskaera bati erantzun diezaion.
Ondarroako Udalari gomendatzen zaio pertsona itsu batek herriko oinezkoen bideetatik seguru eta irisgarritasun printzipioari jarraiki ibiltzeko duen eskubidea babesteko beharrezko neurriak lehenbaileh
Gernika-Lumoko Udalari iradokitzen zaio udalerrian egiten diren noizbehinkako azoketan eta merkatuetan salmenta-postuak eskuratzeko irizpideak eta esleitzeko prozedura zehaztu ditzala.
Ibarrako Udalari gomendatzen zaio baliogabetzat jo dezala egin ez zen dantza-ikastaroari zegokion prezio publikoaren % 50 itzultzeko emandako udal erabakia eta beste erabaki bat har dezala, interesdun