Arartekoaren 2019R-450-18 Ebazpena, 2019ko azaroaren 7koa
Ibargurengo Administrazio Batzarrari gomendatzen zaio bete dezala auzolanen ordenantzan ezarritako prozedura.
Ibargurengo Administrazio Batzarrari gomendatzen zaio bete dezala auzolanen ordenantzan ezarritako prozedura.
Orozkoko Udalari dagokion zehapen-espedientearen hasieraren auzia berariaz eta arrazoituz ebaztea gomendatzen dio, animaliak edukitzearen araudia hausteagatik aurkeztutako salaketen ondoreetarako.
Orozkoko Udalari gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezala Goindegiko iturrira heltzeko bidearen erabilera eta jabari publikoa desafektatzeko udalbatzaren erabakia.
honako gomendio hau egin dio Ibarrako Udalari: erabilera publikoko plaza bateko zoladura berritzeak eragindako gastuak direla-eta jabeei bidezko konpentsazio bat jasotzeko eskubidea onar diezaien.
Menagarai-Beotegiko Administrazio Batzordeari Kontzejuko herritar baten sinaduraren gainean egindako azterlan grafologikoaren txostena emateko gomendatzen diona.
Ibarrako Udalari gomendatzen zaio baliogabetzat jo dezala egin ez zen dantza-ikastaroari zegokion prezio publikoaren % 50 itzultzeko emandako udal erabakia eta beste erabaki bat har dezala, interesdun