Arartekoaren 2023R-743-22 Ebazpena, 2023ko otsailaren 1ekoa
Sopelako Udalari gomendatu zaio erantzun diezaiela janari-jarduera bati ustez ostalaritza erabilera emateagatik egindako ingurumen-salaketei.
Sopelako Udalari gomendatu zaio erantzun diezaiela janari-jarduera bati ustez ostalaritza erabilera emateagatik egindako ingurumen-salaketei.
Orozkoko Udalari dagokion zehapen-espedientearen hasieraren auzia berariaz eta arrazoituz ebaztea gomendatzen dio, animaliak edukitzearen araudia hausteagatik aurkeztutako salaketen ondoreetarako.
Sopelako Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak har ditzala ostalaritza-establezimendu batek eragindako eragozpenak saihesteko.
Orozkoko Udalari gomendatzen zaio ondoriorik gabe utz dezala Goindegiko iturrira heltzeko bidearen erabilera eta jabari publikoa desafektatzeko udalbatzaren erabakia.
honako gomendio hau egin dio Ibarrako Udalari: erabilera publikoko plaza bateko zoladura berritzeak eragindako gastuak direla-eta jabeei bidezko konpentsazio bat jasotzeko eskubidea onar diezaien.
Ibarrako Udalari gomendatzen zaio baliogabetzat jo dezala egin ez zen dantza-ikastaroari zegokion prezio publikoaren % 50 itzultzeko emandako udal erabakia eta beste erabaki bat har dezala, interesdun