Arartekoaren 2024R-2895-23 Ebazpena, 2024ko apirilaren 16koa
Zaratamoko Udalari gomendatzen zaio berariaz eta modu arrazoituan erantzun diezaiola plan partzial bat hasiera batean onesteko eskaera bati.
Zaratamoko Udalari gomendatzen zaio berariaz eta modu arrazoituan erantzun diezaiola plan partzial bat hasiera batean onesteko eskaera bati.
Lagrango Udalari gomendatu zaiolurzati batean ezkutuko obrengatik hasitako hirigintza diziplinako espedientea bultza dezala, hura ebatzi arte,eta aurkeztutako salaketei idatziz erantzun diezaien.
Oiartzungo Udalari Aiako Harria natur parkean eraikigarritasuna gehitu gabe borda bat berritzeko obren aukerari buruzko hirigintza kontsulta berariaz ebaztea gomendatzen diona.
Oiartzungo Udalari iradoki genion beharrezkoak ziren neurriak har zitzan, ostalaritza establezimendu batek izan zitzakeen irregulartasunek aldamenean bizi ziren pertsonei kalterik ez eragiteko.
Bizkaiko Petronor S.A. enpresak petrolioa fintzeko egiten duen industri jardueraren gainean euskal administrazio publikoek daramaten kontrola jorratzen da.
Oiartzungo Udalari gomendatzen zaio egindako eskaera baten izapidea sustatu dezan eta egindako eskaera bakoitza erantzun dezan.
Zaratamoko Udalari gomendatzen zaio hirigintzako diziplina-espedientea has dezala dagozkion hirigintzako baimenik gabe egindako urbanizazio eta eraikuntzako zenbait obra direla-eta.
Oiartzungo udalari egina, interesdunak udal erroldan sartzeko egin zuen eskabidea onar dezan.