Arartekoaren 2023R-3234-23 Ebazpena 2023ko abenduaren 22koa
Honen bidez, Laudioko Udalari gomendatu zaio aurkeztutako salaketa izapidetu eta erantzun dezan, eraikin jakin bat segurtasun-baldintza egokian dagoela bermatze aldera.
Honen bidez, Laudioko Udalari gomendatu zaio aurkeztutako salaketa izapidetu eta erantzun dezan, eraikin jakin bat segurtasun-baldintza egokian dagoela bermatze aldera.
Sopelako Udalari gomendatu zaio erantzun diezaiela janari-jarduera bati ustez ostalaritza erabilera emateagatik egindako ingurumen-salaketei.
ikastetxe bateko instalazioetan amiantoa hauteman izanari lotuta Laudioko Udalak egindako jardunari buruzkoa.
Maruri-Jatabeko Udalari gomendatu diogu 2017ko ekitaldiko ondasun higiezinen gaineko zergari errekargua (hornidura kontsumoak, PFEZaren aitorpenak) aplikatu zaion higiezina interesdunaren ohiko etxebi
Sopelako Udalari gomendatzen zaio dagozkion neurriak har ditzala ostalaritza-establezimendu batek eragindako eragozpenak saihesteko.
Laudioko Udalari gomendatzen zaio berriz azter dezala informazioa eskuratzeko eskaera bat ukatzeko erabakia.
Laudioko Udalari gomendatzen zaio behar bezala erantzun diezaien 26 A Banatze Arloko D Burutze Unitatean aurreikusitako urbanizazio-lanak bultzatzeko eskaerei.
Lekeitioko Udalari hau gomendatzen zaio: komunikazio-sistema orokorreko lurzorua lagatzeko gauzatu zen hitzarmenean adostutako obren egikaritze okerrari buruzko eskaera egoki izapidetzea.
Laudioko Udalari gomendatzen zaio jabetza pribatu baten sestra gaineko erabilera publikoaren ondoriozko betebeharrak beregain har ditzala.
Laudioko Udalari gomendatzen zaio berariaz erantzuteko sustatzaile baten erreklamazio bati, urbanizazio obra batzuengatik zorretan zeuden diru-zenbateko batzuen ingurukoa.