Arartekoaren 2023R-3234-23 Ebazpena 2023ko abenduaren 22koa
Honen bidez, Laudioko Udalari gomendatu zaio aurkeztutako salaketa izapidetu eta erantzun dezan, eraikin jakin bat segurtasun-baldintza egokian dagoela bermatze aldera.
Honen bidez, Laudioko Udalari gomendatu zaio aurkeztutako salaketa izapidetu eta erantzun dezan, eraikin jakin bat segurtasun-baldintza egokian dagoela bermatze aldera.
Zarauzko Udalari gomendatzen zaio trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan desgaitasunagatik salbuespen bat aitortzeko eta 2022. urtean ordaindutako zenbatekoak itzultzeko.
Oñatiko Udalari gomendatzen zaio azter dezala kexan salatutako bide publikoen erabiltzaileen segurtasunerako arrisku egoera, eta neurri egokiak har ditzala egoera hori konpontzeko.
URA - Uraren Euskal Agentziari gomendatzen zaio berrikus dezala aldi baterako ur-ikuskatzaileen aldi baterako beharrak betetzeko lan-poltsa sortzeko deitutako hautapen-prozesua.
Oñatiko Udalari gomendatzen zaio udalerriko hiri barruko bide batean oinezkoen segurtasuna bermatzeko.
ikastetxe bateko instalazioetan amiantoa hauteman izanari lotuta Laudioko Udalak egindako jardunari buruzkoa.
Laudioko Udalari gomendatzen zaio berriz azter dezala informazioa eskuratzeko eskaera bat ukatzeko erabakia.
Laudioko Udalari gomendatzen zaio behar bezala erantzun diezaien 26 A Banatze Arloko D Burutze Unitatean aurreikusitako urbanizazio-lanak bultzatzeko eskaerei.
URA Uraren Euskal Agentziari gomendatzen zaio Iurritako errotaren egoeraren gaineko espedientearen egoeraren berri eman dezan eta ingurumen informazioari buruzko eskaera bati erantzun diezaion.
Oñatiko Udalari eskatzen zaio zirkulazioaren araudia urratzearen zioz hasitako zehapen-prozedura artxibatu eta kexagileari itzul diezaion zehapenaren zioz ordaindutako zenbatekoa (... zenbakidun zehap